Hezkuntza sistemaren sare publikoan arrazoi sozioekonomiko edo kulturalengatik ikasleriaren bereizketa handiaren arrazoiak aztertu eta irtenbide posibleak planteatu nahi dira
Zer lortu nahi dugu?
Eskola segregazioaren gaiari heldu nahi izan zaio proiektu honetan. Hezkuntza sistemaren sare publikoan arrazoi sozioekonomiko edo kulturalengatik ikasleriaren bereizketa handiaren arrazoiak aztertu eta irtenbide posibleak planteatu nahi dira, betiere ikasleen, gurasoen eta eskola komunitate osoaren parte hartzean oinarrituz.
Nola lortuko dugu?
- Irungo eskolen segregazioaren inguruko ikerketa: ikerketa kuantitatiboa eta kualitatiboa burutu da Irungo eskolen segregazioaren inguruan. Ikerketa kualitatiboa osatzeko asmoz, Dunboa ikastetxean ikerketa xeheago bat burutu da, matrikulazio datuak aztertu eta Dunboako zuzendaritzaren eta guraso elkarteen laguntzarekin, bertako gurasoei elkarrizketak eginez.
- Familien akonpainamendu programa: gurasoentzako sentsibilizazio hitzaldia, familiekin banakako elkarrizketak, bikotetzeak, topaketak, asteburuetako jarduerak…
- Eskola irudia indartzeko ekimen soziokulturalak antolatu dira: “Ene kantak” bideoklip grabazioa, zinema euskaraz, “Liburu txiki kluba”….
Zer ekar diezaguke?
Proiektu honekin eskola segregazioaren arrazoien oinarriak aztertu dira eta umeen eskolatze heterogeneoago bat lortzeko tresnak martxan jarri ditugu Irungo Dunboa eskolan, familia ezberdinen akonpainamendu prozesua eginez Elkarrekin kooperatibarekin elkarlanean eta, bestalde, euskarazko egitarau kultural bat sustatuz, horrekin guztiarekin eskolaren irudian eta matrikulazio kanpainan eragiten ahaleginduz.
2022
- Parean Berdintasunerako Elkartea
- Elkarrekin kooperatiba elkarte txikia