Gipuzkoan esnetarako behien ustiategien jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumenekoa hobetzen lagundu nahi dugu

Zergatik proiektu hau?
KAIKU HERRIA ERAIKIZ proiektuaren helburu nagusia izan da Gipuzkoan Kaiku Kooperatibako esnetarako behien ustiategien jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumenekoa hobetzen laguntzea, hori baita gaur egungo erronka nagusietako bat.
Nola egin dugu?
Kaiku kooperatibari lotutako Gipuzkoako Lurralde Historikoko abeltzaintzako ustiategien ingurumen aztarna kalkulatzeko datuak biltzeko eta kudeatzeko metodologia bat garatzeari eta testatzeari lotutako mugarrietan eta helburuetan oinarritutako egitura bati jarraituz garatu da jarduera.
Lan planak fase/mugarri hauek jaso ditu:
- Bizi Zikloaren Inbentariorako datuak definitzea eta biltzea.
- Metodoa definitzeko eta baliozkotzeko hautatutako ustiategien adierazleak kalkulatzea.
- Ondorioak eta azken txostenak egitea.
- Emaitzak zabaltzea.
Zer ekarpen egin du proiektuak?
Proiektuak praktika eta ezagutza ekarri dizkie Kaikuko langileei jasangarritasunaren arlo berrian. Gainera, esnetarako behien ustiategietan karbono aztarna murrizteko kontuan hartu beharreko neurriak proposatu dira oinarrizko alderdi hauetan: nutrizioaren kudeaketan, animalien erabileran, iraizkinen kudeaketan eta garraioan.
2022
- Kaiku Soc. Coop.