Atzealdea Jakiberri

Jakiberrik lankidetzan eta partaidetzan oinarrituriko berrikuntza sustatzen du Gipuzkoako gastronomia sektorean.

Gastronomia
Herritarren Proiektuak
Amaituta
jakiberri

Zer lortu nahi dugu?

Jakiberrik lankidetzan eta partaidetzan oinarrituriko berrikuntza sustatzen du Gipuzkoako gastronomia sektorean. Elikadura gero eta ordenagabeagoa da, eta gero eta urrutiago dago nutrizio on baten parametroetatik. Proiektuaren helburua zerbitzu lerro bat eta fast food (janari lasterra) osasungarriaren eredu berri bat sortzea da eta, berauen bitartez, nekazaritza-elikagintza sektorearentzat aberastasun iturri berriak garatu.

 

Nola lortuko dugu?

Euskal Elikadura Osasungarriaren Dekalogo bat landuta: oinarrizko arau sorta bat produktuak kalitatezko euskal janaria izan daitezen, azkar prestatzekoak, naturalak, osasungarriak, anitzak eta nutritiboak.

Sukaldaritza eredu berriak jarraituta, “euskal janari lasterreko” kontzeptuak sortu:

  • Jakiberri ideia lehiaketaren bitartez.
  • Euskal janari lasterreko prototipo bilaka daitezkeen kontzeptuak proposatuz.
  • Prototipoak hobetuz, produktu-familiak sortuz eta merkaturatzeko prestatuz.

 

Zer ekar diezaguke?

Jakiberri honako hauek lortzeko aukera paregabea da:

  • Aberastasun iturri berriak garatu.
  • Tokiko nekazaritza biziberritzea.
  • Lurraldean gastronomia berrikuntzako dinamikak sustatzea.
  • Euskal Janari Laster Osasungarriko zerbitzu lerro osatu bat sortzea.

 

Deialdia

2016

Parte-hartzaileak
  • ISEA, S.COOP
  • Goierriko Garapen Agentzia
  • Mondragon Health
  • Basque Culinary Center
  • Jakion S.L.
  • Auzo Lagun S. Coop.
  • Innobasque

 

Lotutako edukia

Lotutako bideoak

Arantxa Guezuraga - Ausolan
Susana Aiastui - Jakion
Mikel Orobengoa - Isea