Tokiko arrantza jasangarriaren elikaduraren balio katearen aktibazioa
Zergatik proiektu hau?
Proiektu hau garatzeko arrazoi nagusia izan da elikaduraren balio-katearen maila ezberdinak antolatzea, lehiakortasuna eta jasangarritasuna bermatzeko Gipuzkoako kostaldeko baxurako arrain-espezieak harrapatzerakoan.
Lanaren azken helburua izan da Gipuzkoako kontsumitzaileen beharrei erantzutea, oinarri gisa arraina duten platerak prestatuta, generoa harrapatu eta lehen eraldaketa egin ondoren.
Proiektu hori ezinezkoa litzateke Gipuzkoako Elikagaien Industriako Balio-Kate guztia elkartuko zuen lantalde bat osatzeko ezinbestekoa den motibaziorik gabe:
a) Lehen sektorea: OPEGUI, probintziako arrantza arloko eragileen ordezkari eta arrainen harrapaketen arduradun gisa.
b) Bigarren sektorea: Txangu2, arraina garbitzearen eta prestatzearen enpresa arduradun gisa.
c) Hirugarren sektorea: Ameztoi, prestatutako plateren azken elaborazioa eta merkaturatzea egiteko.
Garrantzitsua da azpimarratzea proiektuaren balio jasangarriak merkatuan eskari txikia duten baxurako tokiko bigarren mailako arrainen balioa handitzeko interesari erantzun diola, berdelaren balioari bereziki, hori aukera bat izan dadin arrantza-erakundeentzat.
Nola egin dugu?
Proiektua 3 fasetan burutu da:
1. FASEA: Egungo egoera. Gipuzkoako eta Euskadiko kontsumitzaileei emandako arrainen elikadura-soluzioen hasierako testuingurua aztertu da, prestatutako plater berrien bat etortze potentziala zehazteko. Fase horrek proiektua garatzeko balio izan du, eta hipotesi gisa definitu zen lan-ildoa kolektibitateei eta, batez ere, probintziako hezkuntza-zentroei zuzenduta egotea.
2. FASEA: Garapena eta birformulazioa. Lehen fasean egindako analisiarekin, honako plater hau garatu da: berdel-bolak tomate saltsan. Lan horren helburua izan da Gipuzkoako eta Euskadiko hezkuntza-zentroentako kontsumitzaileentzako organoleptikoki eskuragarria den irtenbide bat bilatzea, plater osasuntsu eta natural bat proposatuta. Produktuaren kostuen kontrolean ere jarri da arreta, kolektibitateen kanaleko prezioekin bat egiteko.
3. FASEA: Esperimentazioa. Azkenik, platerak orientazio egokia duela ziurtatzeko, produktuaren zenbait test egin dira kontsumitzaileekin: bi proba pilotu Gipuzkoako ikastoletan eta seme-alabak dituzten familietan.
Zer ekarpen egin du proiektuak?
Proiektuaren ekarpen nagusiak honako hauek izan direla ondoriozta daiteke:
a) Gipuzkoako Elikagaien Industriako Balio-Katearen aldetik, funtsezko 3 baliotan ardaztutako elikadura proposamen bat garatzea:
i) Arrantza jasangarria: Plateretan berdela prestatu da, Kantauri inguruko uretako baxurako espezie bat.
ii) Kalitatezko bertako produktuak: Berdelarekin batera dauden osagaien artean, % 85 baino gehiago Euskal Herriko tokiko ekoizleenak dira.
ii) Kalitatezko produktuak: Izaera naturala eta balio osasuntsua funtsezko elementuak dira arraina duten platerak prestatzerakoan. Ikastetxeetako jantokietan elikadura naturala sustatzeko konpromiso sendoa da, osasunarentzat onuragarriak ez diren produktu ultraprozesatuetatik aldenduta.
b) Gipuzkoako eta Euskadiko kolektibitateen kanalerako eta hezkuntza-zentroetako ikasleen beharretarako garatutako produktuen proposamen bat edukitzea, dagozkion aurkezpen-dokumentuekin batera.
c) Ezagutza espezifikoa sortzea Gipuzkoako ikastetxeetako lehen hezkuntzako 120 ikasleri baino gehiagori eta Euskadiko seme-alabak dituzten 50 familiari baino gehiagori, gaur egun hezkuntza-zentroetako jantokietan arraina duten plateren gainean duten gogobetetzeari buruz.
2023
- Ameztoi Anaiak SL
- Txangu2 Gourmet SL
- Opegui