Gizarte-berrikuntzako proiektu bat da, eta gizarte-bazterketako arriskuan dauden eta komunitate-bizitza aktiboan hauskortasuna duten adinekoen parte-hartzea sustatzea proposatzen digu, belaunaldien arteko lankidetzaren eta lurraldeko hainbat udalerritan garatutako esku-hartze programetan sartzearen bidez.

Zer lortu nahi dugu?
Gizarte-berrikuntzako proiektu bat da; gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden adinekoen parte-hartzea sustatzea proposatzen diguna, belaunaldien arteko lankidetzaren bidez eta Gipuzkoako hainbat udalerritan garatutako esku-hartze programetan sartuz.
Nola lortuko dugu?
Parte hartzeko ikerketa-ekintzako metodologia bat erabiliz, komunitateetako kideek beren arazoei irtenbideak bilatzen parte hartzea sustatzen duena. Eragileen mapaketa baten, ikerketa-ekintza parte-hartzailearen metodologiaren eta baterako sorkuntzaren bidez, biztanleria-desberdintasun nabarmenak dituzten Gipuzkoako bi udalerritan pilotatzeko eta esperimentatzeko tresna bat lantzen da. Pilotajeak bazterketa-arriskuan dauden adinekoak esku-hartze komunitarioko programetan hautematean, atzematean eta gizarteratzean batera sortutakoa testatzen du. Prozesu horrek beste programa, testuinguru eta udalerri batzuetan eskalagarritasuna eta erreplikagarritasuna lortzeko balio duen tresna bat sortzen du.
Zer ekar diezaguke?
Proiektuak adinekoak, baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak edota zahartze-prozesuan daudenak zaintzen laguntzen du; eta, gizarte-inpaktu positiboa lortzen laguntzen du lotutako kolektiboaren bizi-kalitatea handituz. Era berean, belaunaldi desberdinetako eragile eta pertsonen arteko lan komunitariotik formula eraginkorrak sortzen laguntzen du, belaunaldien arteko harremanetan ere arreta jarriz gure gizarte-ehuna sendotuz.
2019
- Adinkide
- Donostia Lagunkoia
- Matia Fundazioa