Laborategiak euskara izango du ardatz eta euskararen erabilera eta ezagutza areagotzeko proiektu berritzaileak landuko ditu.

Proiektu Esperimentalak
Amaituta
Hizkiak dituen irudia, Ibili proiektua

Zergatik egiten dugu?

Ibili euskara eta berrikuntza ardatz duen laborategi kooperatiboa da. Laborategiak egungo ingurune eleaniztunean gizarteko erronkei modu berritzailean euskaraz eta euskaratik erantzun bat emateko xedearekin sortu da. Gure erronkak hauek dira:

  • Diskurtso berriak eta diskurtsoa zabaltzeko modu berriak sortu.
  • Lan-mundua euskalduntzeko lidergoak aktibatu eta araudi-markoa indartu.
  • Eremu ez-formalean euskara indartu.
  • Gipuzkoa hizkuntza-ingeniaritza eta hizkuntza-teknologia librearen erreferentea Europan.
  • Masentzako euskarazko produktuak sortu.
  • Euskalgintza sare gisa antolatu eta komunitate izaera indartu.
  • Euskalgintza teknologian eta berrikuntzan jantzi.

 

Zer lortu nahi dugu?

Laborategiak euskara du ardatz, eta euskararen erabilera eta ezagutza areagotzeko egitasmo berritzaileak lantzea izango du egiteko nagusia. Honen bidez honako hauek lortu nahi ditugu:

  • Antena funtzioa.
  • Inkubazio eta esperimentazioa: Inkubazioan esperimentazioa nagusituko da, eta hori izanen da laborategiaren lan jardun zabalena hartuko duena. Desberdin pentsarazteko eta modu berriak eragiteko lan egingo da.
  • Ezagutza berria sortu eta transferitzea: Antenatik eta inkubaziotik sortu den ezagutza guztiak zabalkundea izango du, dena onura publikokoa den neurrian. Azeleraziotik lortutako ezagutzak ere publiko izateko bokazioa izango du, beti ere kasuan kasu aztertzekoa izango delarik.
  • Azeleratzea eta eskalatzea: Inkubazio amaierarekin proiektu batzuek Laborategian egingo duten bidea amaituko da, eta beste batzuk azelerazio prozesuan emango dute hurrengo urratsa. Bereziki ikusten dira hemen eskala handiko ekimenak (Instituzionalak eta Politika Publikoak).

 

Nola lortuko dugu?

  • Herritarrak erdigunean ezarriz etorkizuneko erronkei irtenbideak bilatzeko proiektu esperimentalak lantzen.
  • Hizkuntza industria, unibertsitate, administrazio, euskalgintza, enpresa, ekintzaile eta herritar aktiboen laborategia bultzatuz.
  • Erronkak biltzen ditugu irtenbideak topatu ahal izateko design thinking-aren, esperimentazioaren eta adimen kolektiboaren bitartez.
  • Euskarari eta eraldaketa sozialari bultzada, sorkuntza eta esperimentaziotik egiteko modu berriak diseinatuz.
  • Gipuzkoa hizkuntza-aniztasunaren kudeaketaren erreferente bilakatuz.

 

Zer ekar diezaguke?

Genero-ikuspegia, aniztasuna eta inklusibitatea, zein parte-hartzea handiagotzea euskararen inguruan:

  • Askotarikoa.
  • Zeharkakoa.
  • Proaktiboa.
  • Kooperatiboa.
  • Ausarta.
  • Onura publikokoa.
Deialdia

2019