Atzealdea Herri jauregiak Gipuzkoan

Nolakoak izan behar dira herritar guztientzako herri eta hiri bizigarriak?

Zahartzea
Osasuna
Gizarte Berrikuntza
Kohesio Soziala
Kultura
Ciencia y Tecnología - Agrupación
Esplorazio proiektuak
Herritarren Proiektuak
Martxan
Herri jauregiak Gipuzkoan

Zer lortu nahi dugu?

Nolakoak izan behar dira herritar guztientzako herri eta hiri bizigarriak? Gero eta gehiago gara hirigintza eta arkitektura komunitategintzara bideratu nahi dugunok: feminismotik, ekologismotik, erronka sozial anitzetatik… Sarritan, espazio publikoaz ari garenean, kanpo espazioetan jartzen dugu arreta (parkeak, kaleak…), eta ez hainbeste ekipamendu publikoetan. Proiektu honen bitartez, teilatupean dauden espazio publikoetan jarri nahi dugu arreta, eta, noski, horiek eraldatzeko gakoak identifikatu nahi ditugu.

Nola lortuko dugu?

Erakargarria bezain konplexua da esku artean dugun erronka. Ekipamenduek komunitatearen kohesioa ahalbidetzeko duten potentzialtasuna aztertu ahal izateko, metodologia antropologikoak, parte hartzekoak eta metodo arkitektonikoak erabili dira.

Lehenik eta behin, arakatze prozesu bat egin da, gaian adituak diren Euskal Herriko eta nazioarteko pentsalariekin. Ondoren, lurralde oreka, aniztasuna, berdintasun eta intergenerazioa ardatz hartuta, Gipuzkoako lurraldean dauden azpiegitura publikoen azterketa eta identifikazioa egin da. Jarraian, hiru ekipamendutan behaketa parte-hartzailea egin da, egunerokoan erabiltzaileek ekipamendu komunitarioak nola erabiltzen dituzten eta nola erabili ditzaketen tokian aztertzeko. Azkenik, kasu horietako batekin lanketa sakonagoa egiten ari gara eta prozesuan zehar jasotako ezagutza guztia uztartzen ari gara.

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honekin, ekipamendu publikoetan harreman komunitarioak zerk artikulatu (edo oztopatzen) dituen aztertuko da. Herri eta udalek euren azpiegituren diagnosia egin eta horren arabera planteatu daitezkeen esku-hartzeak definitu ahal izateko lehen gako batzuk lortzea espero da.

Deialdia

2024

Parte-hartzaileak
  • Farapi Kooperatiba Elkartea
  • Juntura Kooperatiba Elkartea