Atzealdea Herri eta auzo artaldeak

Egitasmoaren helburua Arriarango arroa bizkortzeko formulak sortzea da.

Ekonomia
Osasuna
Ingurumena
Iraunkortasuna
Esplorazio proiektuak
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Herri eta auzo artaldeak

Zer lortu nahi dugu?

Gaur egun, hiriaren eta landa eremuaren arteko harremanaren hausturaren ondorioak nozitzen ari gara. Arazoaren jatorria zein den argitu nahi dugunean, sarri, belaunaldi aldaketa baten falta dagoela argudiatzen da. Baina beharbada, landa eremua bizkortu eta hiri eremuak lurrera ekartzeko formula berriak dira behar ditugunak.

Nola lortuko dugu?

Ikerketa honen helburua, Gipuzkoako testuinguru jakin batean, unitate agroekologikoak sortu eta animali brigaden bitartez lursail partikularren kudeaketa komunak egiteko prototipoak diseinatzea da.

Zer ekar diezaguke?

Arriarango arro hidrografikoa da ikerketaren eremua. Interes ekologiko berezia duen arroa da, izan ere, bertan jasotzen baitira goierriko biztanleriaren gehiengoak edan eta baliatzen dituen urak. Gizarte ikuspegitik, gainera, arnasgune garrantzitsua da Beasaingo udalerriarentzat. Auzo txikiez osaturik, oso etekin baxuan dagoen ingurua da. Egitasmoaren helburua Arriarango arroa bizkortzeko formulak sortzea da.

 

Informazio gehiago hemen.

Deialdia

2024

Parte-hartzaileak
  • Astigarreta Koop. Elk. Txikia