Hau egia da! proiektuak Donostiako Egia auzoaren kohesio kulturala lortu nahi du, azken urteetan izandako aldaketa demografiko eta urbanoari kulturaren alorretik erantzunez.
Zer lortu nahi dugu?
Hau egia da! proiektuak Donostiako Egia auzoaren kohesio kulturala lortu nahi du, azken urteetan emandako aldaketa demografiko eta urbanoari kulturaren alorretik erantzunez. 2019an proiektuaren diseinua eta diagnosia burutu zen. Oraingoa aurrekoaren jarraipena da eta auzoan prozesu eta kulturarteko ekimenak aktibatu nahi dira kultur aniztasunaren inguruan lan egiteko.
Nola lortuko dugu?
Aurreko urtean garatutako diagnosia kontuan hartuta, Egia auzoan kultur aniztasuna kudeatzen hasteko erronka eta lan ildoak definituko dira. Erronka horiek auzokideekin partekatu eta kontrastatuko dira. Modu parte-hartzailean eta elkarlanean oinarritutako metodologiaren bidez, ekintza eta proposamen zehatzak egingo dira. Paraleloki, elkarrizketa, elkarrekin espazioak partekatzea eta formakuntza bultzatuko dira.
Zer ekar diezaguke?
Proiektu honek kultura aniztasunean eraldaketarako bide bat proposatzen du. Hasiera batean Donostiako Egia auzoan gertatzen ari den migrazioaren erronkari aurre egitea espero da, ondoren, Gipuzkoa mailara hedatzeko.
Zer lortu dugu?
Proiektuaren bi urteko ibilbidean, zubiak ezarri ditugu Egia auzoko eragile, elkarte eta biztanleen artean, topaketarako guneak sortuz. Proiektua aurrera eramateko erakunde, elkarte eta pertsonen artean sortu dugun sarearen aniztasuna da proiektuaren balio positiboenetako bat. Alde horretatik, prozesua erronka eta ikaskuntza handia izan da. Sare hori etorkizunari begira mantentzea eta auzoko kultura-aniztasunaren inguruko beste ekimen batzuetan parte hartzea izan da prozesuaren emaitza interesgarrienetako bat.
Proiektuaren webgunea hemen.
2020
- Donostiako Udala
- Emaus Gizarte Fundazioa
- SOS Arrazakeria
- Bagera - Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
- Egia Bizirik auzo-elkartea
- Ongi Etorri Eskolara
- Dar-dar produkzioak - Gizarte Ekimenezko kooperatiba
- Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa