Atzealdea Harrera eredu berriak esploratuz

Gipuzkoako Haur eta Nerabeen Babes sistemaren errealitateari erantzungo dion Harrera eredu berritzaile baten prototipazioa egin nahi dugu

Gazteria
Hezkuntza
Gizarte Berrikuntza
Kohesio Soziala
Elkartasuna
Esplorazio proiektuak
Herritarren Proiektuak
Martxan
Harrera eredu berriak esploratuz

Zer lortu nahi dugu?

Esplorazio proiektu honen bidez, Gipuzkoako Haur eta Nerabeen Babes sistemaren errealitateari erantzungo dion Harrera eredu berritzaile baten prototipazioa egin nahi dugu.

Zehazki, erreferente familiarrik ez duten adin txikiko atzerritarrei zuzendutako harrera zerbitzu berri baten diseinua gauzatu nahi da, egoitza-harrera eta harrera familiarra uztartzen dituen harrera eredu berritzaile bat garatuz.

Nola lortuko dugu?

Harrera eredu berritzaile honen diseinua burutzeko, 4 fasetan sailkatutako prozesu bat eramango dugu aurrera:

1. fasea: testuinguruaren analisia eta stakeholder ezberdinen pertzepzioa eta beharren jasoketa:

   a. Nazioarteko esperientzien azterketa

   b. Berrikuspen akademikoa

   c. Zerbitzuaren dimentsionamendua egiteko analisi kuantitatiboa

   d. Analisi kualitatiboa agente inplikatuekin (elkarrizketa erdi egituratuak, galdetegi itxiak, focus group-ak…)

2. fasea: zerbitzuaren modelizazioa

3. fasea: modelizazioaren kontrastea agente inplikatuekin (stakeholderrak)

4. fasea: zerbitzuaren proposamen definitiboaren erredakzioa eta difusioa

Zer ekar diezaguke?

Gizarte Politiken desinstituzionalizaziorako bidean, erreferente familiarrik ez duten adin txikiko atzerritarrentzako harrera eredu berritzaile bat proposatu nahi dugu.

Adin txikikoen arreta hobetzeaz gain, emantzipazioa eta inklusiorako prozesua ere erraztuko die, gizarte bazterketa egoerak ekidinez, eta honek Gipuzkoako Haur eta Nerabeen Babes sistemaren hobekuntza nabarmen bat ekarriko du berekin.

 

 

Deialdia

2023

Parte-hartzaileak
  • Zabalduz Koop. Elk.
  • Gipuzkoako Foru Aldundia