Atzealdea GU komunitatea gara

Gipuzkoan bizi diren eta desabantaila-egoeran dauden gazteen inklusioa eta enplegagarritasuna erraztu nahi dira

Ekintzailetza
Berdintasuna eta Kontziliazioa
Hezkuntza
Kohesio Soziala
Lankidetza
Proiektu esperimentalak
Herritarren Proiektuak
Martxan
GU komunitatea gara

Zer lortu nahi dugu?

Gipuzkoan bizi diren eta desabantaila-egoeran dauden gazteen inklusioa eta enplegagarritasuna erraztu nahi ditugu. Horretarako, parte-hartze soziala, komunitarioa eta kulturala sustatzen duten testuinguruak sortzen ditugu. Gainera, emantzipaziorako ezagutzak dituzten tresnak zabaltzen ditugu eragile estrategikoen artean. Guretzat, parte-hartzea funtsezko elementua da proiektu honetan; horregatik, gazteekin batera garatzen ditugu oinarrizko trebetasun soziolaboralak eta sustraitze soziokulturala, bai eta lan-aukerak sustatzen dituzten ekosistemarekiko atzeraelikadurak ere.

Nola lortuko dugu?

Hainbat sektoretako erakundeen eta kolaboratzaile eta finantzatzaile askoren arteko eragile anitzeko aliantza baten bidez gauzatuko da. Hauek dira proiektuak:

  •  gazteekinbat!: pedagogia feministen bidez, Hasierako Lanbide Heziketako ikastetxeetako gazteen parte-hartze soziopolitikoa sustatzeaz gain, sinergiak sortzen dira ikastetxeen eta tokiko ekosistemen artean. Irakasleak eta ikasleak parte-hartze komunitarioan eta trebetasun soziokulturaletan trebatzen dira, diagnostiko komunitario bat egin dezaten. Azkenik, ikasleek eta eragile komunitarioek, irakasleekin batera, identifikatutako lehentasun bati erantzungo dion ekintza bat burutuko dute. Esperientziak sozializatzen dira, metodologiaren prototipoa egiten da eta beste zentro batzuetara eskalatzen da.

 

  • emakumeekinbat!: teknika artistikoetan oinarritzen den prozesu introspektibo eta sortzaile baten bidez, emakumeek ahalduntzerako eta enplegagarritasunerako tresnak garatzen dituzte. Desabantailan dauden emakume gazteen hainbat talde jarri dira abian: GFAren babes- eta emantzipazio-sistemari lotutako parte-hartzaileak, Helduen Hezkuntzako ikasleak, Erdi Mailako Lanbide Heziketako ziklo maskulinizatuetako emakumeak... Hainbat lan-saioren ondoren, prozesua ikusarazteko ekintza bat egiten da. Proiektua sozializatzen da berdintasun-teknikariekin eta eragile feministekin.

 

  • eragileekinbat!: desabantaila-egoeran dauden gazteak emantzipatzeko ezagutzak sozializatzen dira. Horretarako, gida eleaniztun bat egiten da, enpleguaren bidez helduarora igarotzeko baliabideekin. Honen sorreran parte hartzeko gonbitea luzatzen da eta formakuntza eskaintzen zaie Lanbide Heziketako ikastetxeei, enpresei, administrazio publikoari, gizarte erakundeei, gazteekinbat! programako partaideei eta emakumeekinbat! ekimeneko partaideei.

Zer ekar diezaguke?

Oinarrizko faktore psikosozialak eta lan-aukerak sustatzeak eta indartzeak, bai eta Gipuzkoako erronka ekosozialei erantzuteko alianza-lanari balioa emateak ere, berekin ekarriko dute inklusioa, bizi-kalitatea, bizikidetza, kohesioa eta gizarte-ongizatea areagotzea, bai eta genero-berdintasuna ere, eta, horren ondorioz, aurrerapen-sozialak aurrera egingo du eta desberdintasunak murriztuko dira gure lurraldean.

Deialdia

2024

Parte-hartzaileak
  • Zabalduz Koop. Elk.
  • Sorginlore Gizarte Elkartea
  • Ikertze Kultur Elkartea
  • Ikaslan Gipuzkoa Elkartea