Gu Geu Gea proiektuak Gipuzkoako ikastetxeetako 12 eta 17 urte arteko ikasleak balioetan heztea du helburu.
Gazteria
Hezkuntza
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Zer lortu nahi dugu?
Gu Geu Gea proiektuak Gipuzkoako ikastetxeetako 12 eta 17 urte arteko ikasleak balioetan heztea du helburu. Proiektuak hezitzailea nahi du izan, eta gazteek gizartean modu kritikoan parte hartzeko eta elkar eragiteko behar adina trebezia eskuratzea du helburu.
Nola lortuko dugu?
Gu Geu Geak lankidetzako joko bat proposatzen du parte hartuko duten ikastetxeen artean, zeinetan ikasleek hainbat erronka gainditu beharko dituzten. Hala, ikasleek beren motibazioa eta parte hartzeko gogoa hobetu, eta komunikazio, lidergo, autoestimu eta talde-lanerako trebeziak indartuko dituzte.
Zer ekar diezaguke?
- Gazteek antolatzeko, mobilizatzeko, parte hartzeko eta beren adinarekin loturiko gizarte politikei buruz gogoeta egiteko duten gaitasuna erakustea.
- Gazteak kezkatzen dituzten gaiak agintariei helaraztea.
- Gazteei gaitasunak ematea, kolektibo gisa, aurre egin beharreko egungo eta etorkizuneko erronkei konpromisoz erantzuteko aukera izan dezaten.
- Egoera ahulean diren nerabeei babesa eskaintzea.
Deialdia
2017
Parte-hartzaileak
- Emanhar Gizarte Elkartea