Atzealdea Goierriko Gobernantza ereduaren abiaraztea

“Goierriko Gobernantza ereduaren abiaraztea” Goierrin Gobernantza artikulatzeko prozesua abian jartzeko eta Gipuzkoako egiturarekin bat egiteko proiektua da.

Gobernantza
Ekonomia
Herritarren Proiektuak
Amaituta
legeak

Zer lortu nahi dugu?

“Goierriko Gobernantza ereduaren abiaraztea” Goierrin Gobernantza artikulatzeko prozesua abian jartzeko eta Gipuzkoako egiturarekin bat egiteko proiektua da. Proiektua egituratu eta abian jartzea esperientzia berritzailea da, erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza hainbat maila, eredu eta lan esparrutan ematen delako.

 

Nola lortuko dugu?

Proiektua garatzeko erabili den metodologian, parte-hartzen duten eragile guztiek inplikatuta egon behar dira eta akordioak lortu behar dituzte. Lehenik, gobernantzaren egungo ereduaren diagnostikoa egin da. Ondoren, Goierriko maila anitzeko gobernantza-ereduaren egitura diseinatu da, gero abian jartzeko.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honek dakarren inpaktua eta eraldaketa sozio-ekonomikoa oso nabaria da, gizarte-kohesioa eta enpresen lehiakortasuna hobetzen. Bi hauek eraldaketa handia ekarriko dute Goierriko ongizatean.

Deialdia

2019

Parte-hartzaileak
  • Goierriko Ekimena, S.A.