Atzealdea Gobernanza Berria Hezkuntzan 12-14

Proiektuak gobernantza-eredu berri bat proposatzen du hezkuntzan, kultura demokratiko eta eraldatzaile berrian oinarritua, XXI. mendeko gizarte-aurrerabideari lagunduko diona.

Kohesio Soziala
Euskara
Gobernantza
Gizarte Berrikuntza
Hezkuntza
Herritarren Proiektuak
Amaituta
lapices

Zer lortu nahi dugu?

Proiektuak gobernantza-eredu berri bat proposatzen du hezkuntzan, kultura demokratiko eta eraldatzaile berrian oinarritua, XXI. mendeko gizarte-aurrerabideari lagunduko diona. Herritarrak eta ikastetxeak eraldatzeko nahia eta hausnarketa dira proiektuaren estrategia. Hezkuntza-eredu berriak sortzeko, hainbat eragile behar dira: agintari politikoak, ikasleak, familiak, irakasleak, gizarte- eta enpresa-eragileak eta beste eragile batzuk. Gobernantza-eredu berri horrek komunitate-lurraldearen garapena bultzatzen du, gizarte-erronkei aurre egiteko, non ikasleak eragile aktibo eta kultura demokratiko berri baten eta lurraldearen eraldaketaren sustatzaile gisa jartzen baitira.

 

Nola lortuko dugu?

Proiektu hau ondorengo fase eta jardueretan banatzen da:

  1. Proiektua antolatzea.
  2. Proiektua bistaratzea eta definitzea.
  3. Proiektua enmarkatzea.
  4. Proiektuaren ildo nagusiak formulatzea.
  5. Proiektua egituratzea.
  6. Proiektuaren prototipoa marraztea.
  7. Proiektuaren lehen sozializatze-esperimentatzea.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honek hau dakar:

  • Epe laburrean: gizarte-kohesioa areagotzea.
  • Epe ertainean: politika publikoak hobetzea.
  • Epe luzean: lurraldearen gizarte-eraldaketan diharduten eragile gazteak.
Deialdia

2019

Parte-hartzaileak
  • Emun, KOOP. Elkartea
  • LKS, S.C.L.
  • Arizmendi Ikastola
  • Axular Lizeoa (Donostia)
  • Herri Ikastola (Orio)
  • Laskorain Ikastola (Tolosa)
  • Txantxiku Ikastola (Oñati)
  • San Fermín Ikastola (Iruña)
  • Fagor
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Ausolan
  • Reimagine Education LAB (RIEDULAB)