Proiektuak zuzenean erantzuten die gobernantza kolaboratiboari, emergentzia klimatikoari, komunitatearen eraketa eta zaintzari, aro digitalaren ondorioei eta migrazioari.
Zer lortu nahi dugu?
Proiektu hau gobernantza kooperatiborako proposamena da. Ariketa praktikoa da, esperimentala, bertatik jasotako ezagutzatik gero beste toki batzuetan aplikagarri izan daitekeena. Proiektua lehen hausnarketa edo tesi batetik abiatzen da, egun oso zabaldua dagoena: egungo gizarte erronkak konplexuegiak direla administrazioak bere kabuz erantzuteko, eta halabeharrez administrazioa eta gainontzeko gizarte eragileen arteko kolaborazio eta kooperazioaren bitartez erantzun ahal izango zaiela erronka horiei.
Nola lortuko dugu?
Proiektuak lantzen dituen esparruak bereziki hiru dira: gobernantza publiko kooperatiborako eredu berria esperimentatu eta praktikan jartzea, inmigrazioaren erronkari heltzea eta euskara bultzatu eta zabaltzeko balio izatea.
Zer ekar diezaguke?
GO-KOOP. proiektuak zuzenean gobernantza kolaboratiboari, emergentzia klimatikoari, komunitatearen eraketa eta zaintzari, aro digitalaren ondorioei eta migrazioari erantzuten dio. Zeharka, euskara eta genero ikuspegiaren alorrean ekarpenak egiten ditu baita ere.
Zer lortu dugu?
Goierriko eskualdean gobernantza kooperatiboa eraikitzeko lehen urrats sendoak ezarri dira, eta beharrezkoak diren konfiantzak eraiki. Eskualdeko 45 eragile ingururekin (udalak, enpresak eta eragile komunitarioak) eskualdearen autodiagnostikoa egin, aurrera begirako erronkak lehenetsi, eta erronka horiei erantzuteko Berrikuntza Plataforma Irekia sortzea erabaki da.
2020
- Agirre Lehendakari Center
- Julen Mendoza