Atzealdea Gizatech

Proiektu honek Adimen Artifizial, Big Data eta Machine-Learning eremuen oinarriak ezarri nahi ditu lurraldeko merkatu eta behar sozialei erantzuteko berrikuntza sozial eta teknologia bidez.

Teknologia
Hezkuntza
Lehiakortasuna
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Gizatech machine learning

Zer lortu nahi dugu?

Proiektu hau oraingo krisi egoerak lan egiteko eta funtzionatzeko eskatzen dituen modu berriei erantzun bat ematen saiatzen da. Adimen Artifizial, Big Data eta Machine-Learning eremuen oinarriak ezarri nahi ditu lurraldeko merkatu eta behar sozialei erantzuteko berrikuntza sozial eta teknologia bidez.

 

Nola lortuko dugu?

Landuko den metodologia praktikoa, hausnarketara gonbidatzen duena eta esperimentala izango da, errealitate zehatzetara egokitzeko. Proiektuaren garapenean agente ezberdinek hartuko dute parte, teknologian adituak direnak, ikasleak, erakunde publikoko langileak, diziplina humanistikoan dabiltzan profesionalak, eta abar.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honek gizarteko behar sozialei erantzungo die berrikuntza sozial eta teknologia bidez. Zehazki, aurrerago lurralde mailara hedatuko den talentuaren eskasiari aurre egiteko proposamena eskaintzen du.

 

Zer lortu dugu?

Urola Kostako eskualdean Adimen Artifizialaren, Big Dataren eta Machine-Learning-en inguruko haztegi bat sortu da, talentu berria sortzea eta erakartzea sustatuko duen, negozio berria sortzea bultzatuko duen edo lankidetza publiko-pribatua bultzatuz lehendik dagoena indartuko duen ekosistema bat sortzeko oinarriak ezarriz.

Lehentasuna eman zaio hezkuntza esparruan gaikuntzari eta ezagutza sortzeari, bai irakasleentzat, bai ikasleentzat, enpresa eta gizarte sarean kasu pilotu zehatzak sortuz eta gauzatuz .

Deialdia

2020

 

Lotutako edukia

Dokumentuak