Arizmendi Ikastolako Heziketa Zikloetako ikasleak eta Leintz Bailarako adineko pertsonen eragileen arteko elkarlana sustatu nahi dugu
Zer lortu nahi dugu?
Arizmendi Ikastolako Heziketa Zikloetako ikasleak eta Leintz Bailarako adineko pertsonen eragileen arteko elkarlana sustatzea. Alde batetik, ikastolak komunitateari eman diezaiokeen hori identifikatu, bestetik, komunitateak dituen nahi eta beharrak jaso eta elkarrekintza plan bat aurrera eramateko planifikazioa egitea dugu helburu. Hiru eremutan kokatzen dira gure heziketa zikloak: osasuna, informatika eta kirol eta aisialdi ekintzak. Gure ustetan, elkarrekintza honek abantaila ugari ekarriko dizkiete ekimenean parte hartuko duten kolektibo guztiei.
Nola lortuko dugu?
Hasiera batetako diagnosi batetik abiatuko gara, hiru galdera nagusiri erantzunez:
- Zer eskaini dezakete Arizmendi Ikastolako Heziketa Zikloetako ikasleek?
- Zer eskatzen dute Leintz Bailarako adineko pertsonen komunitateek?
- Nola uztartuko ditugu behar eta nahiak gure curriculumean?
Behin diagnosia eginda, ekintza plana irudikatuko dugu. Aldi berean, galdera horiei erantzuteko, Ikaskuntza Zerbitzua eta Erronken Bidezko Ikaskuntza aztertu ditugu, aukera metodologiko indartsuak izan daitezkeenaren hipotesipean. Aldi berean, irakasleen prestakuntza abian jarri dugu.
Zer ekar diezaguke?
Kolektibo guztiekiko onurak. Ikasleen ikaskuntza prozesuari zentzua emango lioke alde batetik, eta, bestetik, adineko elkarte eta banakakoek behar dituzten tailer eta ekintzak prestatuko genituzke. Bestalde, elkarrekintza honek adinekoen esperientzia eta jakintza ere ikasleekin partekatzera eramango gaituela sinisten dugu.
2023
- Arizmendi LH
- Helduak adi!
- Bizipoz