Atzealdea GizaKude+

GizaKude+ren helburua pertsonei laguntzen dieten Gipuzkoako entitateei kudeaketa-esparru bat eskaintzea da, pertsonei benetan arreta berezia eskaintzeko, haientzat eta ekosistemarentzat ongizatea jasotzeko.

Zahartzea
Osasuna
Kohesio Soziala
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Proyecto Gizakude

Zer lortu nahi dugu?

Proiektu hau aurretik garatutako GizaKude proiektua kontrastatzeko eta esperimentatzeko fase aurreratu bat da. GizaKude pertsonen bizi-kalitatea hobetu nahi duten erakundeen kudeaketa-eredu bat da. GizaKude+ren helburua, aldiz, pertsonei laguntzen dieten Gipuzkoako entitateei kudeaketa-esparru bat eskaintzea da, pertsonei benetan arreta berezia eskaintzeko, haientzat eta ekosistemarentzat ongizatea jasotzeko.

 

Nola lortuko dugu?

Proiektua Pertsona Ardatz duen Arreta metodologiaren bidez garatzen da, zainketa behar duten pertsonen bizi kalitatea bilatu eta lehenesten duen arreta eredu baten bidez. Metodoa garatu ondoren, esperimentazioa abiaraziko da testuinguru errealetan, Aita Menni, Afagi, Emaus eta Zorroaga Fundazioan esku hartuz.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honek pertsona eta erakundeen artean lotura handiagoa sortzen lagunduko du. Gainera, Gipuzkoan filosofia hori duen eredu baten erabiltzaile kopurua handitzeko balioko du, eta baita Pertsona Ardatz duen Arreta metodologia erabiltzeko asmoa dutenei kudeaketa-eredu bat emateko ere.

 

Zer lortu dugu?

Gizakudek (Giza Kudeaketa) misio humanistak dituzten erakundeen, hau da, laguntzen, babesten edo artatzen dituzten pertsonen bizitzan eragin positiboa izan nahi duten erakundeen egiazko kudeaketa eredua sortzea lortu du. Bertan, pertsona ardatz duen arreta ereduaren eta eredu hori bideragarria egingo duen kudeaketa ereduaren arteko koherentzia lortzeko prozesua animatzen eta antolatzen duten tresna multzoa proposatzen da. Hori garatu ahal izateko, eredua kontrastatu egin da erakunde sustatzaileetan eta prozesuan lagundu duten beste batzuetan, hala nola, Kabian.

Deialdia

2020

Parte-hartzaileak
  • AFAGI Elkartea
  • APTES
  • Emaus Gizarte Fundazioa
  • Aita Menni - Ahizpa Ospitalariak
  • Zorroaga Fundazioa

 

Lotutako edukia

Dokumentuak

Lotutako bideoak

Gizakude+ Kudeaketa eredua