Atzealdea Giza baliabideak eta konpetentziak Administrazioan

Gipuzkoako Foru Aldundian gaitasun korporatiboetan oinarritutako lan sistema bat ezartzea, gaitasun horiek erakundean karrera profesionala garatzeko eta lan egiteko ezinbesteko baldintzak izanik.

Ekonomia
Enplegua
Lehiakortasuna
Proiektu Esperimentalak
Martxan
Lan elkarrizketa, giza baliabideak eta konpetentziak administrazioan

Zergatik egiten dugu?

Gipuzkoako Foru Aldundia etorkizuneko beharretara egokitu nahi dugu. Konpetentzia korporatiboetan oinarritutako lan- sistema ezartzea beharrezkoa da, ezinbesteko baldintza baita erakundean karrera profesionala lantzeko eta garatzeko.

 

Zer egin nahi dugu?

Enplegu publikoan sartu eta mailaz igotzeko sistemak eguneratu nahi ditugu, ezagutza teorikoetatik haratagoko gaiak baloratuz. Gainera, gaitasun korporatiboak ezarri eta errotu nahi ditugu, gaitasunei lotutako prestakuntza-ibilbideak diseinatu eta bai lanerako sarbidea, bai karrera profesionala gaitasunen irismenari lotu.

 

Nola egingo dugu?

Alde batetik, GFAko langileria islatzen duen konpetentzia-eskuliburu bat ezarriko dugu. Bestalde, enplegu publikora iristeko behar diren konpetentziak izatea baloratuko dugu, eta, gainera, egungo langileek eskatzen diren konpetentzietan oinarrituta lan egin dezaten bultzatuko dugu.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honi esker, lan egiteko modu berriak diseinatu ahal izango dira, eta, ondorioz, lan egiteko modu eguneratuagoa duen administrazio bat eduki ahal izango da. Era berean, GFAren egitura egokituko dugu, lurraldearen erronka berriei erantzuteko.

Deialdia

2020