Atzealdea GipuzkoaTeach

Elkar Teach plataforma bat da, unibertsitateko ikasleei karreran landu duten proiektu bati buruzko saio bat eskaintzeko aukera ematen diena

Teknologia
Hezkuntza
Herritarren Proiektuak
Amaituta
GipuzkoaTeach

Zer lortu nahi dugu?

Elkar Teach plataforma bat da, unibertsitateko ikasleei karreran landu duten proiektu bati buruzko saio bat eskaintzeko aukera ematen diena; gainera, sarbidea eskaintzen die bai institutuei, bai beren lanbide etorkizuna erabakitzeko garaian diren lurraldeko ikasleei. Hala, egin nahi dituzten ikasketei buruzko lehen eskuko informazioa izango dute.

 

Nola lortuko dugu?

Elkar Teachek Gipuzkoako Unibertsitate Orientazioko lehenengo plataforma sortu du institutuen eta unibertsitateen arteko harremanen bidez ikasleen arteko lankidetza gaitasuna sustatzeko asmoz. Proiektuak modernizatu egin du batxilergotik unibertsitatera igarotzeko orduan ematen den orientazioa, informazioaren kalitatea hobetuz eta goi mailako ikasketei heltzerakoan erabakiak hartzea erraztuz.

 

Zer ekar diezaguke?

Erabaki profesionalak hartzeko prozesuaren hobekuntzak murriztu egingo du unibertsitateko karrerak bertan behera uzten dituztenen kopurua, bokazioak sustatuko ditu, eta ondorioz, Gipuzkoako enpresen lehiakortasunerako aukerak sortuko ditu etorkizun hurbilean.

Deialdia

2017

Parte-hartzaileak
  • The Human's Movement, S.L.
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Axular Lizeoa (Donostia)
  • Tecnun - Universidad de Navarra