Gipuzkoako hiriguneetatik kanpoko inguruneetan mugikortasun jasangarriko eredu bat garatzen lagundu nahi dugu
Zer lortu nahi dugu?
Gure ikerketaren helburua da hiriguneetatik kanpoko inguruneetan mugikortasun jasangarriaren faktore erabakigarri nagusiak aztertzea, Gipuzkoan ezar daitekeen eta lurraldean mugikortasun jasangarriaren eredu integral bat garatzeko ideiak eta ikuspegiak eman ditzakeen proiektu pilotu bat identifikatzeko..
Nola lortuko dugu?
Garraioari eta mugikortasunari buruzko literatura zientifikoan garrantzitsua den mugikortasun jasangarriari buruzko esparru kontzeptual bat erabiltzen dugu, zeinak, mugikortasunean gaur egun dauden joerak (teknologikoak eta ez-teknologikoak) kontuan hartzeko behar bezala berrikusita, eguneratuta eta egokituta, Gipuzkoako hiriguneetatik kanpoko inguruneetan mugikortasun eredua ebaluatzeko aukera emango duen. Esparru hori Gipuzkoako mugikortasun ekosistemako eragile garrantzitsuekin hitz egiteko oinarri gisa erabiltzen da, elkarrizketen bidez, Gipuzkoako hiriguneetatik kanpoko inguruneetan mugikortasunaren diagnostiko orokorra egin ahal izateko.
Zer ekar diezaguke?
Gure ikerketaren bidez, Gipuzkoako hiriguneetatik kanpoko inguruneetan mugikortasun jasangarriko eredu bat garatzen lagundu nahi dugu. Gipuzkoan pertsonen eta salgaien mugikortasunean jasangarritasun handiagoa izateak herritarren ongizatea areagotzen, garapen ekonomiko jasangarria eta enplegua sustatzen eta berotegi efektuko gasen isurketak eta, oro har, lurraldeko mugikortasunaren ingurumen aztarna murrizten lagunduko du.
2023
- Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutua