Atzealdea Gipuzkoa Living Lab

Errepide adimendunak errealitate bihurtu dira Gipuzkoan, eta Living Lab hau Europarekin zuzenean lotzen gaituen nazioarteko proiektu bat da.

Mugikortasuna
Proiektu Esperimentalak
Martxan

Zergatik egiten dugu?

Gipuzkoa etorkizuneko mugikortasunean erreferente izatea nahi dugu.

 

Zer lortu nahi dugu?

Korridore kooperatibo bat abian jartzea, gure errepideen erabiltzaileei ematen zaien zerbitzua hobetzeko proiektu berriak abian jarri ahal izateko, eta, aldi berean, mugikortasun berrian lan egiten duten eragileek beren soluzio berriak probatu eta alor horretan berritzeko aukera izan dezaten. 

 

Nola lortuko dugu?

Lankidetzan ari gara Ceit-ekin, azpiegitura/ibilgailua komunikazioetan aditua den zentro teknologikoarekin.

 

Zer ekar diezaguke?

Gipuzkoak Mugikortasun Berriaren Misioan ezarri duen helburua lortzen lagunduko du: “2030erako, Gipuzkoak mugikortasun intermodaleko eta interkonektatuko esperientzia oso eraginkorra, jasangarria, irisgarria eta segurua garatuko du, pertsonengan oinarritua, lurraldearen egituraketa indartuko duena”.

Deialdia

2021

 

Lotutako edukia

Lotutako bideoak

Errepide adimendunak