Atzealdea Getorkizuna - Gazteen Etorkizuna

Prozesuaren helburua da gazteak aldaketaren eragile aktiboak izatea eta nahi duten etorkizunari buruz erabakitzeko ahalmen handiagoa izatea

Klima Aldaketa
Ekintzailetza
Lehiakortasuna
Gazteria
Gizarte Berrikuntza
Teknologia
Proiektu esperimentalak
Herritarren Proiektuak
Martxan
Getorkizuna - Gazteen Etorkizuna

Zer lortu nahi dugu?

Proiektu honek eredu berri bat aurkezten du, gazteak lurraldearen garapenean inplikatzeko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko, Gipuzkoaren etorkizunerako proposamenak diseinatuz, lau lan ardatz nagusitan oinarrituta (enplegua, klima aldaketa, lurralde oreka eta gizarte berrikuntza).

Prozesuaren helburua da gazteak aldaketaren eragile aktiboak izatea eta nahi duten etorkizunari buruz erabakitzeko ahalmen handiagoa izatea. Gizarte gisa, ideia eta irtenbide berriak behar ditugu Gipuzkoaren garapena bultzatzeko, eta bide berriak aurkitu behar ditugu hori gauzatzeko, kasu honetan, Getorkizuna plataforma birtuala.

Nola lortuko dugu?

Hiru eguneko esperientzia murgiltzaile bat bizi izan dugu 80 gazte baino gehiagoren parte hartzearekin. Esperientzia horretan, ardatz bakoitzeko adituen hitzaldiak entzuteko aukera izan dute, etorkizuneko eszenatokiak eta diseinu espekulatiboak sortzeari buruzko prestakuntza jaso dute, eta ideiak sortzeko prozesu bat bizitzeko aukera izan dute, 100 ideia eta proposamen baino gehiago sortuz. Horietako batzuk, irabazleak, laster ikusi ahal izango dira Getorkizuna plataforma birtualean.

Garatzen ari den plataformaz gain, koaderno gamifikatu bat ere sortu dugu, gazteentzako gida gisa, esperientzian zehar hainbat galdera eta erronkari aurre egiteko.

Plataforma horrek 4 areto birtual izango ditu, erronka bakoitzerako tematizatuak, eta, bertan, lan ardatz bakoitzeko 3 ideia irabazle azalduko dira. Hall nagusi bat izango du, eta bertan azalduko dira prozesu osoa eta proiektuaren azalpena.

Jende guztiarentzat egongo da zabalik, bertara sartu eta ideia irabazleei buruzko iritzia eman dezaten, horrela herritar guztientzat bozketa prozesu eskuragarri eta aske bat egon dadin. Azkenik, plataforman lortutako datuak aztertuko dugu, hurrengo urratsak proposatzeko.

 

Zer ekar diezaguke?

Demokrazia ulertzeko modu berriak eskain diezazkiguke, a priori ahots handirik ez duen gizartearen profil baten parte-hartzea sortuz eta beren etorkizuna eraikitzeko aukerak emanez.

Gazteentzat erakargarriagoak diren informazioa biltzeko bide eta metodo berriak ulertzea, horretarako teknologia berriak aplikatuz.

Biztanleria sektore gazte batetik zuzenean lortutako ideia ukigarrietan oinarritutako politika publiko berriak sortzea.

 

 

Deialdia

2023

Parte-hartzaileak
  • Tinc Koop. Elk. Txikia
  • Ekomodo
  • Aglaya Events SL