Atzealdea Gazteparte

Gazteen ahotsa indartu eta erdigunean jarri eta administrazioaren eta gazteen arteko harremana estutu eta sendotzea lortu nahi da

Gobernantza
Gazteria
Hezkuntza
Gizarte Berrikuntza
Proiektu esperimentalak
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Gazteparte

Zer lortu nahi dugu?

Proiektu honen helburuetako bat da emantzipazioaren inguruan gazteen ahotsa entzunaraztea administrazio publikoetan. Horregatik, Gazteparte proiektuak administrazio publikoaren eraldaketaren erronkari erantzuten dio. Horrela, gazteen ahotsa indartu eta erdigunean jartzeaz gain, administrazioaren eta gazteen arteko harremana estutu eta sendotzea lortu nahi da. 

Nola lortuko dugu?

Proiektua hiru fase ezberdinetan banatzen da: entzuketa fasea, deliberazio fasea eta intzidentzia fasea. Entzuketa fasean, Gipuzkoako 3.000 gazteren ahotsa jaso dugu galdeketa digital baten bitartez. Galdeketa horretako datuak erabiliz 21 gazte gipuzkoar hautatuko ditugu eta deliberazio saio batzuen bitartez, haien interes, iritzi eta arazoetan oinarritutako hobekuntza gomendioak sortuko dituzte. Intzidentzia fasean berriz, bildutako gomendio edo proposamen horiek hartuta administrazio publikora joko dugu ordezkarien konpromisoak lortzeko asmoz.

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honen bitartez gazteen ahotsak indarra hartuko du. Horrez gain, administrazioaren eraldaketa prozesuan pausu bat gehiago ematen du, etorkizun batean gizartea bere osotasunean administrazio publikotik gertuago sentiarazteko bidean lagunduz.

 

Deialdia

2023

Parte-hartzaileak
  • Asmoz Fundazioa - Eusko Ikaskuntza
  • Donostiako Udala
  • Tolosako Udala
  • Osoigo