Atzealdea GazteON sareLAN

Esku hartzeko eredu bat garatzea, zailtasun pertsonalak, familiakoak eta sozialak dituzten gazteen emantzipazioan eta helduarorako trantsizioan laguntzeko. Ekimenak gazteen autonomiaren garapena sustatzen du, 16 eta 23 urte bitarteko gazteen arreta integraleko eta hausturarik gabeko eredu bat eskainiz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean dauden nerabeei beste erantzun batzuk emateko helburuarekin.

Osasuna
Gazteria
Elkartasuna
Hezkuntza
Proiektu Esperimentalak
Martxan
GazteON sareLAN

Zergatik egiten dugu?

Gaztarotik helduarora igarotzeko prozesua atzeratzen ari da egunetik egunera. Familiek gero eta helduagoak diren arte ematen diete babesa eta mantenua seme-alabei. Baina familia guztiak ez daude laguntza hori eman ahal izateko moduan.

 

Zer lortu nahi dugu?

Bazterketa egoeran diren gazteei laguntzeko esku hartze eredu bat garatu, haien etorkizuneko aukerak hobetzeko. GazteOn SareLan proiektuaren bidez, etxean egoera gatazkatsuak bizi dituzten neska-mutil horiek laguntzeko hainbat proiektu diseinatu eta garatu nahi ditugu.

 

Nola lortuko dugu?

Bazterketa egoeran diren gazteei laguntzeko esku hartze eredu bat garatuko da, haien etorkizuneko aukerak hobetzeko; aldi berean, kolektibo horrek amatasun edo aitatasun goiztiarrarekin edo jarduera ilegalekin loturiko arazoak izateko duen arriskua murriztu nahi da. Testuinguru horretan, erakundeek hainbat proiektu pilotu diseinatu dituzte gatazka egoeran diren neska-mutilei trantsizio prozesu horretan laguntzeko.

 

Zer ekar diezaguke?

Esku hartzeak kontzientzia hartzen lagunduko die gazte horiei, eta hala, une horretara arte egoerari emandako erantzuna baino irtenbide helduago bat eman ahalko diote, autonomia arduratsuago bat lortzeko ezinbestekoak diren ikaskuntza eta esperientziei esker. Helburua orientazio sistema bat sortzea da, Gipuzkoako gazteentzat oinarri bat ezarrita, pertsona guztien enplegagarritasuna hobetzeko asmoz.

Deialdia

2017