Etorkizuneko lurralde oreka berderako gakoak Gipuzkoan, gazteentzat eta gazteengatik
Zer lortu nahi dugu?
Lurralde oreka berdearen markoan kokaturik Gipuzkoako gazteen mugimendu fluxuak aztertzen ari gara, baita horien nahi, interes, beldur eta baldintzak ezagutzen ere. Horrekin batera, landa eremuaren eta hirigunearen artean egon daitezkeen tentsio eta harremanak nolakoak diren ezagutzea da helburua.
Nola lortuko dugu?
Gazteengandik eta gazteentzako sortutako proiektua da. Hau da, lan talde gazte bat aurrera eramaten ari den prozesua da eta gazteak ditu ikergai. Hasieran, iritzi eta inpresioak jasotzeko inkesta bat zabaldu da. Ondoren, talde eragile bat sortu da microlearning prozesu baten bitartez hainbat gai lantzeko helburuarekin. Azkenik, talde eragile horretako parte-hartzaileekin aurrez aurreko saio bat egingo da beren iritziak sakonean ezagutzeko. Ateratako informazio guztiarekin proposamen desberdinak planteatuko dira.
Zer ekar diezaguke?
Profil desberdinetako gazteen arteko eztabaidaren bitartez ideiak trukatu, horiek bateratu eta emaitzak esanguratsuak diren ikusteko balioko du.
Gazteen beharretatik abiatuta landa eremuak eskaini ditzakeen abantailak aztertzea eta bere balioa indarrean jartzea bilatuko du.
Horretaz gain, etorkizuneko politika publikoak inpaktu ahalmenarekin sortu ahal izateko tresna garrantzitsua izan daiteke.
2023
- Asmoz Fundazioa - Eusko Ikaskuntza
- Tinc Koop. Elk. Txikia