Gipuzkoako gazteriarekin batera komunitatea sortzea du helburu proiektuak. Arrasate, Hernani, Andoain, Zumarraga eta Beasaingo gazteekin elkarlanean komunitateari ekarpen bat egingo dion proiektua sortzen saiatuko da.
Zer lortu nahi dugu?
Komunitatea sortzeak duen garrantzia Gipuzkoako etorkizunean. Gipuzkoako gazteriarekin elkarlanean. Gaur egungo gizartean mugimendu garrantzitsuak ematen ari dira, eta horiek aztertzea nahitaezkoa da. Etorkizunean zer etorri daitekeen aurreikusteko, elementu horien inguruan gogoeta egitea ezinbestekoa da. Eragin gunea: Gipuzkoako gazteria, lurralde bateratu eta demokratiko bat sortzeko helburuarekin.
Nola lortuko dugu?
Baliagarriak izan daitezkeen gazteriari eta kultura politikoari buruzko beste esperientzia batzuk ezagutzea eta ulertzea. DESK RESEARCH.
Andoainen, Hernanin, Arrasaten, Zumarragan eta Beasainen dauden baliabide eta sare formal eta informalen diagnostikoa egitea, tokiko eragile garrantzitsuekin harremanak ezarriz. ELKARRIZKETA PERTSONALAK / BEHAKETA PARTE-HARTZAILEA / BEHAKETA EZ PARTE-HARTZAILEA.
Gipuzkoako gazteekin lan egitea, beraientzat funtsezkoa den bizi-unean. KOKREAZIOAN OINARRITUTAKO TAILERRAK.
Kolektibo horren eta gizartearen arteko elkarrekintza-formulak bilatzea, harro sentitzen diren balioak abiapuntutzat hartuz. KOKREAZIOAN OINARRITUTAKO TAILERRAK.
Zer ekar diezaguke?
Proposamenaren motibazioa eta beharra etorkizuneko Gipuzkoa da. Gipuzkoa kohesionatu eta demokratiko bat eraikitzea. Eta helburu hau lortzeko jende gaztearen parte-hartzea ezinbestekoa da.
Bestalde, azken urteotan, Etorkizuna Eraikizen estrategiak herritar eraldatzaileak dinamizatzeko prozesuak aktibatu ditu, eta prozesu horiek gazteriara ere zabaldu behar dira. Gipuzkoako lurraldearen etorkizuneko erronkak fintzeko, indartzeko eta kolektiboki legitimatzeko ere balioko du. Horrela, proiektuen emaitzak agenda publikoan eta lanketa estrategikoan sartuko ditugu eta erronka berriak aurreikusteko eta gestionatzeko informazioa izango dugu eskuragarri.
2021
- HUHEZI, S.C.L.
- Andoaingo Udala
- Euskal Herriko Ezagutza eta Teknologia Elkartea – GAIA
- Hernaniko Udala
- Zumarragako Udala
- Arrasateko Udala
- Beasaingo Udala