Egitasmo honen helburua da, mundu digitalak dakarren etengabeko aldaketaren testuinguruan, gure lurraldeko gazteek protagonismoa hartzea eta aldaketarako palanka izatea.
Zer lortu nahi dugu?
Egitasmo honen helburua, mundu digitalak dakarren etengabeko aldaketaren testuinguruan, gure lurraldeko gazteek protagonismoa hartzea eta aldaketarako palanka izatea da. Proiektu honen bidez, ere, gazteek sare sozialetan parte-hartzeko dituzten tendentziak identifikatu nahi dira eta ondorioz, administrazio publikoarekin batera, sare sozialen inguruko politikak berritzeko ideia gakoak landu nahi dira.
Nola lortuko dugu?
Hiru fasetan banatutako prozesu baten bidez:
- Entzute aktibo fasea: gazteei bideoz grabatuko zaie sare sozialen inguruan beraien esperientziak kontatuz.
- Hausnarketa fasea: Gipuzkoako gazteen sare sozialen narratiba eraikiko da eta esperientzia praktikoetatik hausnarketa sustatuko da.
- Prototipazio fasea: Gipuzkoako gazteekin batera prototipatuko da sare sozialen faktoria (Gazte-Ria).
Gainera, proiektu honetan jasotako informazioak aukerak emango dizkio administrazio publikoari gomendio politika gaurkotuak garatzeko.
Zer ekar diezaguke?
Gipuzkoako gazteek sare sozialetan egiten eta esaten dutenean oinarrituz, arriskuak eta onurak partekatuz eta hausnartuz, Gipuzkoako gazteen sare sozialen narratiba jasotzea, Faktoria bat sortzea eta gipuzkoarrentzat erreferentziazkoak izan daitezkeen politikak garatzea.
2019
- HUHEZI, S.C.L.
- Oxford Internet Institute