Atzealdea Gastrofood

Sukaldaritzako irtenbide seguruak, osasungarriak, jasangarriak eta bereziak garatzeko aukerak identifikatu nahi ditugu

Ekintzailetza
Iraunkortasuna
Gizarte Berrikuntza
Gastronomia
Misioak
Martxan
Gastrofood

Zergatik proiektu hau?

GASTROFOOD proiektuak aukerak identifikatu nahi ditu, ostalaritza sektorearen (HORECA- hotelak, jatetxeak eta kafetegiak) egungo erronka batzuei erantzungo dieten, kontsumitzaileen nutrizio lehentasunak eta beharrak aseko dituzten eta Gipuzkoako jasangarritasunaren eta kultura gastronomikoaren printzipioei erantzungo dieten sukaldaritzako irtenbide seguruak, osasungarriak, jasangarriak eta bereziak garatzeko.

Ostalaritza sektorea (HORECA) eraldatzen ari da, eta erronka ugariri egin behar die aurre, hala nola belaunaldien arteko erreleboari, talentua erakartzeari, hiri eremuetan sukaldeak berritzeko eta ezartzeko lizentziak lortzeko zailtasunei, herritarren kontsumo lehentasunen bilakaerari, take-away edo delivery bezalako zerbitzu berriak agertzeari, negozioak digitalizatzeko beharrari, energiaren eta lehengaien kostuen igoerari edo jasangarritasunaren arloko araudi berrietara egokitzeko beharrari.

GASTROFOOD proiektuaren atzean dagoen motibazioa da, elikagaien industriarekin lankidetzan, ostalaritzako sektorearen (HORECA) kanalak Gipuzkoan dituen arazo horiei heltzea, eta elikagaien eta gastronomiaren industria lehiakorragoa bultzatzea, haren etorkizuna bermatuz eta haren prestigioa indartuz, bai gure mugen barruan, bai kanpoan.

Nola egin dugu?

GASTROFOOD proiektuaren bidez:

  • Gipuzkoako sukaldaritza sektorearen ezaugarriak zehaztu ditugu aldagai kualitatiboetan oinarrituta, hala nola establezimendu mota, eskaintza gastronomikoa, tamaina, ordutegia, okupazioa, salmentak, ospea...
  • Joerei eta jardunbide egokiei buruzko merkatu azterketa bat egin dugu, osasunaren, jasangarritasunaren eta kultura gastronomikoaren ikuspegiak txertatzen dituzten irtenbideak azpimarratuz.
  • Euskadiko kontsumitzaileek sukaldaritza ereduei buruz dituzten jarrerak, motibazioak eta trabak ikertu ditugu, kontsumitzailearen azterketa baten bidez.
  • Sukaldaritza sektorearen arazoak identifikatu ditugu, Gipuzkoako 10 ostalarik baino gehiagok osatutako bi lantalde sortuz.

Hauek dira proiektua amaitu bitartean egin beharreko hurrengo urratsak:

  • Elikagaien industriako 13 enpresa biltzea, sektoreko sukaldaritzako profesionalen lana erraztuko duten eta elikagaien segurtasuna, nutrizio oreka, ekodiseinua eta nortasun kultural gastronomikoa zainduko duten irtenbideak asmatu eta elkarrekin sortzeko.
  • Irtenbide horiek ostalaritzako sektorearen (HORECA) kanalarekin batera diseinatzea eta baliozkotzea.

Zer ekarpen egin du proiektuak?

Oraingoz, proiektua garatzen ari da, eta, beraz, ezin dugu irtenbideak asmatzeko fasearen emaitza zehatzik eman. Hala ere, nabarmendu dezakegu berrikuntza ekosistema oso aberasgarria sortu dela, elikagaien industriako eta sukaldaritzaren arloko pertsonak eta enpresak ikertzeko, asmatzeko eta baliozkotzeko faseetan modu aktiboan inplikatuz, Basque Food Clusterraren eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen ezagutza, Basque Culinary Center Inn-en gaitasun berritzaileak eta teknikoak eta herritarren kontsumo lehentasunak batuz. Horrela bakarrik eman genitzake sektorearen erronka handien pareko irtenbideak.

 

Deialdia

2023

Parte-hartzaileak
  • Basque Food Cluster
  • Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea
  • Basque Culinary Center Innovation (BCC Inn)