Proiektuak euskararen antolaketa eta aktibazio sozialerako proposamena planteatzen du. Tolosaldean euskararen normalizazio erreala lortzeko bidean jauzi kualitatiboa emateko eraldaketa sustatzea eta euskalgintza sozialaren eta instituzionalaren artikulazio berri bat proposatzea da proiektu honen helburu nagusia.
Zer lortu nahi dugu?
Tolosaldean euskaren normalizazio erreala lortzeko bidean jauzi kualitatiboa emateko eraldaketa sustatzea eta euskalgintza sozialaren eta instituzionalaren artikulazio berri bat proposatzea da proiektu honen helburu nagusia.
Nola lortuko dugu?
Tolosaldeko Euskara Mahaia egonkortzeko eta bere etorkizuna bermatzeko urrats sendoak emateko, bi lan ildo estrategiko hauek garatzea erabaki da:
- Tolosaldeko Euskararen Mahaiaren egituratu eta definitzea.
- Tolosaldean Euskara Sustatzeko Ekintza Plana 2020-2022 garatzea.
Zer ekar diezaguke?
Beste batzuen artean, proiektuaren balio hauek nabarmendu daitezke:
- Herri ikuspegitik eskualde ikuspegirako jauzia emango da.
- Herritarren eta erakundeen arteko elkarrizketa sozialetik sortutako proiektu multzoen indarra emango da.
- Eragile instituzional, sozial eta kulturalen arteko lankidetza eta gobernantza garatuko da.
- Herri txikienek batik bat, bestela lortuko ez luketen zerbitzua izango dute.
- Giza baliabideak eta materialak optimizatuko dira.
2019
- Galtzaundi
- Tolosako Udala
- Alegiako Udala
- Asteasuko Udala
- Abaltzisketako Udala
- Berastegiko Udala
- Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA)
- Tolosaldeko Euskararen Mahaia