Gaitasun industrialak garatzen etengabe.
Zer lortu nahi dugu?
Proiektu honen helburua da langileak trebatzea eta haien ezagutzak eguneratzea, Fabrikazio Aurreratuak edo Industria 4.0. delakoak eskatzen dituen profil berrietara egoki daitezen. Industria sektoreko profesionalen gaitasunak hobetzeak zuzeneko eragina du produktibitatearen hobekuntzan.
Nola lortuko dugu?
Proiektuan elkarrekin jardunez jarriko ditu ideia sustatzeko interesa duten pertsonak, horiek lan egiten duten enpresak eta etengabeko prestakuntza eskaintzen duten LHko ikastetxeak. Lanbide berrietara orientaturiko profilei egokituriko bost ikastaro landuko dira, eta proba pilotu bat egingo da. Ildo horretatik, parte hartzaile kopuru handi bati zuzenduriko online prestakuntzako bide bat irekiko da Interneteko doako plataformen bidez.
Zer ekar diezaguke?
- Kualifikaturiko profesionalak trebatzea eta Industria 4.0.-k berekin dakartzan aldaketei eta mehatxuei aurre egitea.
- Aurrera egitea Fabrikazio Aurreratua edo Industria 4.0.-ren ezarpenerantz.
- Gizartea industriarantz orientatzeko sistema erabilgarri bat garatzea, laneko irtenbide erakargarritzat ikus dezaten.
- Zubigune Fundazioa
- CIFP IMH LHII
- CIFP Miguel Altuna LHII
- Goierri Eskola
- CIFP Bidasoa LHII
- CIFP Usurbil LHII