Atzealdea Ezagutzatik 2030

Helburua da Debagoienaren trantsizio sozio-ekologikoan diharduten eragile eta ekimenak konektatuko dituen ezagutzaren kudeaketa sistema ireki eta partekatua sortzea

Gobernantza
Sociedad y Bienestar - Agrupación
Proiektu esperimentalak
Herritarren Proiektuak
Martxan
Ezagutzatik 2030

Zer lortu nahi dugu?

EZAGUTZATIK 2030 proiektuaren helburu nagusia da Debagoienaren trantsizio sozio-ekologikoan diharduten eragile eta ekimenak konektatuko dituen ezagutzaren kudeaketa sistema ireki eta partekatua sortzea, markoa eta tresnak garatuz eta inplementatuz.

Trantsizio sozio-ekologikoko erronkei erantzuteko azkartasuna gako bat da. Azelerazio hori bultzatzera begira, proiektu honen bidez, norabide horretan eskualdean garatzen ari garen proiektuetatik ezagutza gakoa atera eta lurraldeko ekosistemarekin partekatzeko eredua sortu, pilotutatu, baliozkotu eta sistematizatu nahi dugu.

Nola lortuko dugu?

Honako prozedura hau jarraituko da finkatutako helburua lortzeko:

  •  Ezagutzaren markoaren definizioa.
  •  Ezagutza kudeatzeko sistemaren definizioa egingo da.
  •  Ezagutzaren kudeaketarako tresnen garapena landuko da.
  •  Ezagutzaren kudeaketa sistemaren inplementazioa eta kontrola gauzatuko dira.
  •  Ezagutzaren ustiapen ereduaren definizioa egingo da.
  •  Ezagutzaren ustiapen ereduaren prototipazioa eta balidazioa egingo dira.

Zer ekar diezaguke?

  •  Eskualdearen eta lurraldearen erronka konplexuei erantzuteko ezagutza sortu eta hedatzeko sistematizatutako eredua, ulergarria eta erabilgarria izango dena arlo ezberdinetako eragileen aldetik.
  •  Eskualdeak ezagutza sortzeko duen ahalmena areagotzea.
  •  Eskualdean sortzen ari den ezagutzaren hedapena, eta ondorioz, inpaktuaren areagotzea.
  •  Arlo ezberdinetako eragileen arteko elkarlana indartzeko aukera, elkarlan horretatik eragile eta eskualdeari eraldaketara begirako balioa eskainiz.
  •  Ekosistemetan ezagutza sortu eta partekatzeko erreplikagarria eta eskalagarria izango den eredua.
  •  Beren kabuz ezagutza gakoa garatzeko gai ez diren unitateek (eragile, udalerri, talde zaurgarri…) ezagutza esanguratsura sarbidea izatea eta subjektu eraldatzaile gisa indartzea.
Deialdia

2023

Parte-hartzaileak
  • Gizabidea Fundazioa