Atzealdea Euskaltrust

Ekimenak Gipuzkoako pertsonen eta erakundeen arteko konfiantza mekanismoak indartu nahi ditu, konfiantza aintzatetsitako gizarte balio indibiduala, komunitarioa eta erakunde mailakoa izan dadin.

Kohesio Soziala
Gizarte Berrikuntza
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Euskaltrust

Zer lortu nahi dugu?

Ekimenak Gipuzkoako pertsonen eta erakundeen arteko konfiantza mekanismoak indartu nahi ditu, konfiantza aintzatetsitako gizarte balio indibiduala, komunitarioa eta erakunde mailakoa izan dadin.

 

Nola lortuko dugu?

Euskaltrustek bi ildo lantzen ditu:Teknikari eta zuzendari profila duten pertsonak prestatzen, talde-lana eskatzen duten proiektuetan, programetan eta ekimenetan nahasiak daudenak:

  • Lankidetzatik elkarrekiko inplikaziora.
  • Balio Balantza, konfiantzazko harremanak ezartzeko tresna bat.
  • MAIO, erakundeetan konfiantza maila neurtzeko metodologia.

Ekintza egiazko testuinguruetan:

  • Erlauntza: Egia eta Intxaurrondo auzoetan hainbat arlotako profesional taldeek (gizarte ekintza, kirola, osasun zentroa, Plus55-zahartze aktiboa, kultura, farmazia, Eusko Jaurlaritzaren osasun zuzendaritza, eta abar) adineko pertsonen bizi kalitatea areagotzeko helburua partekatzen dute, auzoko pertsonak eta profesionalen arteko konfiantza handiko harremanen bitartez.
  • Irusta: Hernaniko LHko ikastegiko irakasleen, LHko ikasleen eta inguruko enpresen artean konfiantza handiko harremanak eraikitzea eta indartzea, enpresetan ikasleriaren praktikak prestatzen eta garatzen.
  • Fidegune. Konfiantzan oinarrituriko dinamikak areagotzea ezgaitasun intelektuala duten pertsonentzako arreta eskaintzen duen erakunde batean (Uliazpi).

 

Zer ekar diezaguke?

Konfiantzazko harremanak sortzea eta mantentzea:

  • Kostuak arintzen ditu, enpresa eta administrazio harremanak sinplifikatuta, eta lehiakortasuna hobetuta.
  • Berrikuntza sustatzen du, irtenbide konplexuetara errazago iritsita.
  • Motibazioa aktibatzen du, ekarpen pertsonalak areagotuta.
  • Enplegu berriak sortzen ditu, lankidetzaren bidez lanbide garapena ahalbidetuta.
Deialdia

2017

Parte-hartzaileak
  • APTES
  • ESI Donostialdea - OSAKIDETZA
  • Donostia Lagunkoia
  • Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartea
  • CIFP Hernani Gizarte Berrikuntza

 

Lotutako edukia

Lotutako bideoak

Adriana Martinez - EuskalTrust, APTES