Atzealdea Etxean Bizi

Arreta soziosanitario integratuko eredu iraunkor bat zehazten aurrera egitea, etxeetan bizi diren pertsonengan zentratuta, pertsona horien eta haien familia-ingurunearen bizi-kalitate onena lortzeko beharrezkoak diren zerbitzuak eta laguntzak koordinatuta.

Zahartzea
Kohesio Soziala
Gizarte Berrikuntza
Proiektu Esperimentalak
Martxan
Etxean Bizi proiektua, egongela bat

Zergatik egiten dugu?

Mendekotasun edo ahulezia egoeran diren adineko pertsonek beren etxean zain ditzaten nahi izaten dute. Nahi hori errealitate bat izan dadin, beharrezkoa da arreta soziosanitarioko eredu iraunkor bat zehazten aurrera egitea, beren etxeetan bizi diren pertsonak ardatz dituena, pertsona horien eta haien familia-ingurunearen bizi-kalitaterik onena lortzeko beharrezkoak diren zerbitzuak eta laguntzak koordinatuz.

 

Zer lortu nahi dugu?

Etxean Bizi proiektuak arazo horri irtenbideak bilatu nahi dizkio jarduketa eredu berrien bidez. Horretarako, Gipuzkoako arreta ereduaren berrikuspenean aurrera egin nahi du, arreta integralerako proposamen bat garatuz, inplikatutako eragileek betetzen dituzten paperak sartu eta koordinatzeko gai izan dadin. Etxean Bizi programan, etxeko arreta indartzea proposatzen dugu, adinekoak artatzen dituzten gizarte- eta osasun-arloko profesionalekin lankidetzan arituz eta egungo arreta-sistema epe luzera iraunkorra izan dadin lan eginez.

 

Nola lortuko dugu?

Etxean Bizi proiektuak eta etxez etxeko arretak aukera ematen digute esperientzia honen emaitzak etengabe aztertzeko eta ebaluatzeko, eta dinamizatu egiten dituzte pertsonarengan zentraturiko arreta eredu bat lortzea ahalbidetuko diguten komunitateko baliabideak eta politika sozialak. Xede hori lortzeko hainbat test egingo dira, horien arabera beharrezko doikuntzak ezarri eta ekimena sendotzea lortzeko, Elgoibarren, Errenterian eta Pasaian.

 

Zer ekar diezaguke?

Etxean Bizi proiektuak aukera emango digu adineko pertsonen premiei eta nahiei egokitutako kalitatezko arreta eskaintzeko.

Deialdia

2016

 

Lotutako edukia

Dokumentuak