Proiektuaren helburua da arreta eredu berri bat sortzea, etxean eskainiko dena, paziente kronikoentzat, osasun arretako mailak eta gizarte laguntzakoak integratuko dituena.

Zahartzea
Kohesio Soziala
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Etxean

Zer egin nahi dugu?

Proiektuaren helburua da arreta eredu berri bat sortzea, etxean eskainiko dena, paziente kronikoentzat, osasun arretako mailak eta gizarte laguntzakoak integratuko dituena. Aurre egin nahi diegu etorkizuneko desafioei, osasun sistema jasangarri bat eraikiz.

 

Nola lortuko dugu?

  • Pazienteen behar guztiak aintzat hartuko dituen sistema soziosanitario bat eraikiz, beren osasun egoeragatik edo arazo soziosanitarioengatik etxean artatu behar diren pertsonak, aldi batez edo mugagabeki, kalitate maila handienaz, OSAKIDETZAren azpiegitura korporatiboen barnean.
  • Jarrera proaktibo
batez eta gizartea kontzientziatuz berrikuntza prozesuen alde egiteko beharraren inguruan.
  • Etorkizuna eraikitzeko eredu berrietarantz hurbilduz, egungo ongizate eredua mantendu eta hobetzeko.

 

Zer ekar diezaguke?

Etxean artatzeak abantaila garrantzitsuak ditu, bai erabiltzaileentzat bai ospitalearentzat eta osasun sistema osoarentzat.

  • Pazientearentzat eta familiarentzat: ospitaleratzeak berez dituen arriskuak txikitzen ditu.
  • Ospitalearentzat: zerbitzuen zorroa handitu eta arreta tradizionala malgutzen du, komunitatera zabalik dagoen asistentzia alternatiba bat erantsiz.
  • Osasun sistemarentzat: zerbitzuen zorroa modernizatzen laguntzen du, paziente bakoitzaren egungo eta etorkizuneko beharrentzat egokiagoak diren arreta moduak era espezializatuan planifikatzen.
  • Gizarte Zerbitzuentzat: gizarte arretako zerbitzuak osatzen ditu, zerbitzu hobeago bat eskainiz herritarrei.
Deialdia

2016

Parte-hartzaileak
  • LKS, S.C.L.
  • ESI Donostialdea - OSAKIDETZA