Atzealdea Kultura Eskola

Kultura- eta arte-jarduera 12 eta 16 urte bitarteko gazteek garatzen dituzten zaletasun eta interesen parte izan dadin sustatzea, sentsibilitate eta irizpide artistikoa sortzea eta begirada kritikoa garatzen laguntzea; helburu hori posible izango da kultura-eragileen, hezkuntza-munduaren eta erakundeen arteko lankidetzari esker.

Kohesio Soziala
Kultura
Gazteria
Hezkuntza
Proiektu Esperimentalak
Martxan
Arkatzak Eskola Kultura

Zertarako egiten dugu?

Kultur jarduerak Gipuzkoako herritarren bizitzan presentzia askoz handiagoa izan dezan eta haren bidez transmititzen diren balioek gizarte libreagoa eta bidezkoagoa sor dezaten.

 

Zer nahi dugu?

12 eta 16 urte bitarteko gipuzkoarrei kulturarako sarbide unibertsala bermatzea, eta epe ertain-luzera, antzoki, museo, erakusketa- eta kontzertu-areto, liburu-denda eta liburutegietako publikoak berritzea.

 

Nola egingo dugu?

Kulturaren eremu desberdinetan (antzerkia, dantza, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, ondarea, musika...) erreferentzia diren erakundeen bidez, proposamen profesionalen katalogo bat osatuko dugu, eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei eskainiko diegu, beren hezkuntza-curriculumetara egokitutako proiektuak aukeratu eta jaso ditzaten.

 

Zer eman diezaguke horrek?

Ekimen honen bidez, ekintza artistikoarekiko sentiberagoak izango diren eta irizpide hobea izango duten herritarrak eratuko dira. Gainera, enplegu aukerak sortuko ditu sorkuntzaren eta kulturaren sektorean, hain ezegonkorra den eta, orain, inoiz baino gehiago, lan-egoera bereziki korapilatsua bizi duen sektorean.

 

Kultura Eskolako webgunea

Deialdia

2020

 

Lotutako edukia

Dokumentuak