Atzealdea Erronk Up!

Belaunaldien arteko lankidetza sustatu nahi dugu eta horretan oinarriturik etorkizuneko erronkei modu bateratuan aurre egin ahal izateko espazioak esperimentatu nahi ditugu

Zahartzea
Gazteria
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Erronk Up!

Zer lortu nahi dugu?

Belaunaldien arteko lankidetza sustatu nahi dugu eta horretan oinarriturik etorkizuneko erronkei modu bateratuan aurre egin ahal izateko espazioak esperimentatu nahi ditugu. Bi taldek (20-28 eta +65) gizartean eragina duten gaien hausnarketa saioetan parte hartzea izango da helburuetako bat. Honez gain, azken urteetan handitu den belaunaldien arteko komunikazio-arrakala txikitzeko erronka ere barnebiltzen du egitasmoak.

 

Nola lortuko dugu?

Belaunaldien arteko elkarrizketa- edo eztabaida-espazioak eraikiz, herritarren artean interesa sortzen duten eta Agenda 2030arekin lotura duten gaiak aukeratuz. Honez gain, sare sozialen bidez parte-hartze digitala eta aurrez aurreko parte-hartze aktiboa sustatuko dira.

 

Zer ekar diezaguke?

Etorkizunean izan ditzakegun erronkak aurreikusteko lagungarria izan daiteke ekimen hau, baita gaur egungo gizarteak dituen balioak identifikatzeko eta belaunaldien arteko hausnarketa bultzatzeko ere. Honez gain, belaunaldien arteko komunikazioa ahalbidetuko du proiektuak, euren arteko konfiantza ahalbidetuz.

Deialdia

2022

Parte-hartzaileak
  • Asmoz Fundazioa - Eusko Ikaskuntza
  • Daiteke: Gizarte aholkularitza

 

Lotutako edukia

Dokumentuak