Auzoko ondarearen inguruko mugimenduez gain, herrigintzaren/gobernantzaren inguruan ematen ari diren gogoetak ere hartzen dira aintzat proiektuan
Zer lortu nahi dugu?
Ereñotzu auzoan eta Urumea bailaran orokorrean, sortutako kezkatatik eta ondarearen inguruan zeuden mugimenduek sortzen zuten aukeratik abiatuta, auzotar talde batek 2021eko udaberrian “Olak” Auzo Elkarteko kargudunei eta Ereñotzuko Auzo udaleko alkate eta juntakideei, Ereñotzuko herri proiektuari jarraipena emateko proiektu proposamena aurkeztu zien. Auzoko ondarearen inguruko mugimenduez gain, herrigintzaren/gobernantzaren inguruan ematen ari diren gogoetak ere hartzen dira aintzat proiektuan. Gai horiek lantzeko, 4 talde sortu dira:
- Ereñotzupedia taldea
- Basogintza taldea
- Energia taldea
- Lehen sektoreko taldea
Nola lortuko dugu?
Hauek dira proiektuaren 3 ardatz nagusiak:
- Ondarea/identitatea gaiak lantzeko herri mugimendua: herritarren aktibazioa “Olak” Auzo Elkartearen baitan.
- Ereñotzuko zentrala berreskuratzeko proiektua: auzo ondarea berreskuratzea eta berrerabilera ematea. Auzotarrentzat espazioak eta lanerako eraikin erreferentziala bilakatzea.
- Herritarren parte-hartzea herrigintzan sustatzea: Ereñotzuko gobernantza ereduaren hausnarketa.
Zer ekar diezaguke?
- Auzo udalaren sorrerarekin “Gobernantza eredu berrian” hasitako bideari jarraipena ematea.
- Ereñotzuko (Urumea bailarako) ondarearen ezagutza, zaintza eta berrerabilera ahalbidetzea.
- Harremanak lantzea:
- Auzogune ezberdinen artekoak.
- Belaunaldi artekoak.
- Bailarako udalen artekoak.
- Gipuzkoako tokiko entitate txikiekin.
- Trantsizio ekologikoaren erronkaren inguruan lankidetzazko gobernantzako estrategiak diseinatzea, identitatea eta ondarea ardatz hartuta.
- Gizarte eraldaketara egokitzeko beharra: Agenda 21aren oinarrietatik Agenda 2030eko oinarrietara.
- Zaintzaren gaia modu integral batean aztertzea eta lantzea. .
2022
- Olak Auzo Elkartea