Atzealdea Erakundeen kultura eraldatzea TEAL paradigmara

Autokudeaketarantz, helburu ebolutiborantz eta osotasunerantz aurrera egitean oinarritutako paradigma da TEAL

Ekonomia
Enplegua
Ekintzailetza
Proiektu esperimentalak
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Erakundeen kultura eraldatzea TEAL paradigmara

Zer lortu nahi dugu?

Erakundeen kultura eraldatzeko prozesua, «Teal» paradigmak bideratuta. Autokudeaketarantz, helburu ebolutiborantz eta osotasunerantz aurrera egitean oinarritutako paradigma, erakundearen ibilbideaz, ezaugarri kulturalez, egituraz eta interakzio prozesuei heltzeaz jabetzeko prozesu baten bidez.

Nola lortuko dugu?

Erakundeetan «aldaketaren eragile» moduko pertsonen talde bat sortuz, pertsonen, taldeen eta erakunde osoaren portaerak eta ohiturak aldatzen dituzten esperientziak eta esperimentazioak sortzeko erantzukizuna bere gain hartzen duena. Talde horrek kanpoko adituek lagunduta egiten du lan, eta hausnarketa eta prestakuntza saioak egiten ditu. Gainera, erakunde osoa prozesuarekin lotzen da, proposatzen diren esperientzietatik ez ezik, haien errealitateaz eta aldatzeko beharraz jabetzen den uneetatik ere abiatuta.

Zer ekar diezaguke?

Alde batetik, erakundea eraldatzeko lidergoa hartzen duen pertsonen talde bat, bai prozesu horretan, bai prozesu horretatik haratago. Bestetik, aldaketa posible eta errealaren kontzientzia, adierazpen teoriko eta erretoriko hutsetatik haratago. Eta, azkenik, aldaketa sakonen atarikoak diren bizipen desberdinak sortzeko antolatutako, lagundutako eta araututako esperientziak.

 

 

Deialdia

2023

Parte-hartzaileak
  • Mondragon Unibertsitatea
  • EDE Fundazioa
  • Algalia