Irun eta Hondarribian enpleguaren garapena sustatu eta eragile guztien integrazio handiagoa lortzea dugu helburu, enpresen parte-hartze aktiboagoa areagotuz.
Zer lortu nahi dugu?
Proiektu honen bidez, lehendik dauden eskualdeko sareak indartu nahi ditugu (Irun Ekintzan; Irungo Enpleguaren aldeko Ituna; Hondarribia abian). Irun eta Hondarribian enpleguaren garapena sustatu eta eragile guztien integrazio handiagoa lortzea dugu helburu, enpresen parte-hartze aktiboagoa areagotuz.
Nola lortuko dugu?
Sare ekonomikoak parte hartzeko tresna eta/edo prozesu berriak sortuz eta lurraldeko enpresa-sarearen ezaugarriak kontuan hartuta, honako garapen- eta ezarpen-fase hauek planteatzen ditugu:
Faseak:
- Dauden egiturak/sareak aztertzea.
- Hobetu beharreko funtsezko puntuak hautematea: enpresen parte-hartze aktiboagoa.
- Lurraldeko enpresetara egokitutako partaidetza-tresna eta -prozesu berriak diseinatzea.
- Parte hartzeko tresna eta/edo prozesu horiek erabiltzeko proba pilotu bat abiaraztea. 5. Ondorioak aztertzea eta aurkeztea.
Zer ekar diezaguke?
Enpresa-errealitatera egokitutako partaidetza-metodologia berriak abian jartzen esperimentatzeko aukera ematen du proiektuak. Metodologia horiek enpresa-sarea lehendik dauden partaidetza-egituretan integratzen laguntzen dute. Horrek guztiak eragin positiboa izango du, eta aukera emango digu tokiko enpresen ikuspegia txertatzeko, bai zuzenean eragiten dieten gaietan, bai laneratzeko ekintzekin zerikusia duten gaietan.
2019
- Bidasoa Bizirik
- Irungo Udala
- Hondarribiko Udala