Atzealdea Enpresen konpromisoa Gipuzkoan: Eraikuntza soziala

Proiektuak enpresen lurraldearekiko konpromisoa sustatzea du helburu, haiek Gipuzkoako jasangarritasun ekonomikoan eta ingurumen jasangarritasunean inplikatuta.

Ekonomia
Lehiakortasuna
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Design Thinking

Zer lortu nahi dugu

Proiektuak enpresen lurraldearekiko konpromisoa sustatzea du helburu, haiek Gipuzkoako jasangarritasun ekonomikoan eta ingurumen jasangarritasunean inplikatuta, eta enpresen eta gizartearen arteko harremana indartuko duen eredu bat eraikita.

 

Nola lortuko dugu?

  • Baterako ikaskuntza bilatzen duen ikerketa interaktibo baten bidez.
  • Gogoeta eta estrategia” espazio batean, non ikertzaileek jakintzak eta esperientziak partekatuko dituzten parte hartzaile bakoitzarekin, hainbat irtenbide eman eta aztertzeko helburuarekin.


Zer ekar diezaguke?

Proiektu honek lurraldearen jasangarritasun sozioekonomikoa, Gipuzkoako erabaki guneen finkatzea, eta ekonomia zirkularraren garapena bultzatuko ditu, eta lurraldea gero eta jasangarriagoa izan dadin ahalbidetuko du.

Deialdia

2017

Parte-hartzaileak
  • Deusto Fundazioa
  • Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutua