Atzealdea ElkarFide

Zahartzeak dakartzan aukerak komunitatean lantzeko ekarpena proposatzen digu proiektuak.

Zahartzea
Kohesio Soziala
Herritarren Proiektuak
Amaituta
aitona umea

Zer lortu nahi dugu?

Zahartzeak dakartzan aukerak komunitatean lantzeko ekarpena proposatzen digu proiektuak. Ekarpen hori AdinBerri - Zahartzearen Berrikuntza Unitatearen inguruan hainbat eragileren atxikimendu konprometitua lortuz gauzatzen da.

 

Nola lortuko dugu?

AdinBerri erreferentziazko zentroaren arrakastan laguntzeko, ElkarFidek pertsonen, eragileen eta erakundeen arteko harremanen inguruko lan-modu espezifikoak txertatzen ditu, honako hauen bidez:

  • AdinBerri ekosistemako pertsonen, eragileen eta erakundeen arteko harreman-modu berritzaileak ahalbidetuko dituzten gizarte-diseinuko tresnen prestakuntza, entrenamendua eta erabilera jarraitua, ikuspegi komunitarioarekin.
  • AdinBerri ekosistemako erakundeen artean konfiantzazko harremanak eraikitzea erraztea.
  • Ekosistema osatzen duten erakundeek AdinBerriri atxikitzeko konpromisoa hartzea, bi norabideko ekarpen-eskema batean.
  • Ekosistemako eragileen berezko dinamikan inokulatzea gaitasun kooperatibo ugari beren ekimen eta proiektuetan.
  • Zahartzeari heltzeko ikuspegi komunitarioa bultzatzea.

 

Zer ekar diezaguke?

ElkarFidek hasierako ibilbide-orri bat aktibatu eta bultzatzen du AdinBerrirentzat, zeinak mugiarazten baititu komunitatea, oro har, eta eremu pribatuko erakundeak, eta publikoak, bereziki, konfiantzaren inguruan. Era berean, Gipuzkoako Silver Economy sustatzen duen sektore anitzeko jarduera artikulatzen hasteko balio du. Hori guztia AdinBerriren esparruan, Lurraldean kritikoak diren beste testuinguru batzuetan erreplika daitekeen lankidetza- eta konpromiso-eredu baten bidez garatua.

Deialdia

2018

Parte-hartzaileak
  • APTES