Atzealdea Elkarbizitzen jakitea

IDK Gipuzkoa emakumezkoen eliteko saskibaloi taldeak “Ibaeta Kirol Balioak” ekimenari ekin dio, kirolaren bitartez eta programa aitzindari bat erabiliz, balioetan oinarrituriko etorkizun bat diseinatzeko.

Kohesio Soziala
Gazteria
Elkartasuna
Hezkuntza
Herritarren Proiektuak
Amaituta
basket

Zer lortu nahi dugu?

IDK Gipuzkoa emakumezkoen eliteko saskibaloi taldeak “Ibaeta Kirol Balioak” ekimenari ekin dio, kirolaren bitartez eta programa aitzindari bat erabiliz, balioetan oinarrituriko etorkizun bat diseinatzeko.

 

Nola lortuko dugu?

Jokalariak eta entrenatzaileak, UPV/EHUrekin batera, inguruko bost ikastetxetara joango dira kirolak eskaintzen dituen balioetan sakontzeko, eta balio horiek bizitzan, ikasketetan eta gizarte trebezietan balia daitezkeela erakusteko. Laneko metodologiaren oinarriak honako hauek dira: gogoeta, ikaskuntzen sozializazioa, eta ikasgeletan bizikidetza hobea izateko neurri zehatzak bozkatzea.

 

Zer ekar diezaguke?

Elkarbizitzen Jakiteak balioetan oinarrituriko hezkuntza lortzen du, kirol arlotik edo arlo teknikotik harantzago iritsiz; horrela, pertsona integralak hezteko gaitasuna du, egungo gizartean ondo mugitzeko eta hura eraldatzen saiatzeko ahalmena izango dutenak, bide batez ikusgarritasuna emanez emakumeen kirolari, irabazleez eta galtzaileez hitz egin gabe.

Deialdia

2017

Parte-hartzaileak
  • Donostiako Saskibaloiko Ibaeta Kirol Elkartea
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Bera Bera Taldea
  • Easo Ikastetxea

 

Lotutako edukia

Lotutako bideoak

Carmen Muguruza - IDK GIPUZKOA
Tati Garmendia - Bera Bera