Herritarrengan oinarritutako sentsibilizazio kanpaina eta kontsumo ohiturak aldatzeko erabakiak hartzeko tresna
Zergatik proiektu hau?
Bada elikagaien aztarna neurtzeko tresnarik, baina gutxitan —inoiz ez bada— ez da herritarren parte-hartzea sustatu elikagaien aztarna kalkulatu eta sentsibilizazio kanpaina egin. Elikaera hori da, herritarrengan oinarritutako sentsibilizazio kanpaina, batetik, eta kontsumo ohiturak aldatzeko erabakiak hartzeko tresna, bestetik.
Herritarren parte-hartzea eta kontsumo ohiturak uztartu nahi genituelako elkartu ginen H-enea Living Lab, Eroski eta Osoigo.
Nola egin dugu?
Osoigok parte-hartze atari bat garatu du, zeinean Eroskik zuen ezagutzarekin, H- eneak produktu batzuk aukeratu ditu ondoren horien gaineko aztarna-kalkuluak egiteko. Honekin gipuzkoarrok erosten duguna erregistratu eta bueltan kontsumitzen duten aztarnaren berri ematen diegu.
Egiten duten kontsumoaz gain, Elikaerak gomendio pertsonalizatuak eskaintzen ditu, erosketa ohiturak hobetu eta proposamen berriak eginaz.
Elikaera proiektua zabaltzeko kanpaina digitala eta presentziala egiten ari gara. Gipuzkoako zonalde ezberdinetako Eroski hipermerkatuetan egongo gara Elikaera aurkeztu eta partekatzen.
Zer ekarpen egin du proiektuak?
Gipuzkoarrok ditugun elikagaien kontsumo ohiturak ezagutu eta hobetzeko tresna eskaintzen du Elikaerak. Erosketak egiterako orduan sentsibilizatu eta aztarna gutxiago eragiten dituzten produktuak erostera animatzen du Elikaera proiektuak.
2023
- Osoigo
- Eroski
- ACEDE H-enea Living Lab