Atzealdea EkoFish

EKOFISH proiektuak bigarren hezkuntzako gazteek itsas ingurumena zaintzeko eta hobetzeko irtenbideak bilatzen parte hartzeko eta ahalduntzeko modu berri bat eskaintzen du.

Ingurumena
Ekonomia
Hezkuntza
Iraunkortasuna
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Ekofish proiektua, irudi bat arrainekin

Zer lortu nahi dugu?

EKOFISH proiektuak bigarren hezkuntzako gazteek itsas ingurumena zaintzeko eta hobetzeko irtenbideak bilatzen parte hartzeko eta ahalduntzeko modu berri bat eskaintzen du. Kontzientziazio horrek aztarna ekologikoak eragindako arazoak hobeto ulertzen lagun diezaguke, bereziki itsas zaborrarekin lotutakoak. Proiektuak Mater itsasontzi-museoa du, eta, horri esker, landa-lan bat egin dezakegu, kasu honetan, itsas ingurunean.

 

Nola lortuko dugu?

  • Euskal Kostaldeko itsas ingurumena zaintzeari eta hobetzeari buruzko prestakuntza-, ikerketa- eta dibulgazio-jarduerak diseinatuz eta antolatuz.
  • Nerabeen kolektiboko taldeak aldaketaren eta tokiko gizarte-kohesioaren dinamiketan inplikatuz, ingurumenaren ikuspegitik. Itsasoko zaborraren karakterizazioan teknologia digital berriak (aplikazioak) sartzea.
  • Itsas zaborrei buruzko arazoak zabaltzea eta ekonomia zirkularra sustatzea.

 

Zer ekar diezaguke?

EKOFISHek sentsibilizazio- eta ahalduntze-eredu berriak ekar diezazkiguke ikuspegi praktikotik. Proiektuak, gainera, iraunkortasunaren eta ekonomia zirkularraren ikuspegi bat ematen digu, orientazio didaktikoa barneratuz. Horrek, informazioa eta ezagutzak zabaltzeaz eta transferitzeaz gain, ahalduntzeko modu berriak dakarzkigu Gipuzkoako gazteenen artean.

Deialdia

2018

Parte-hartzaileak
  • Itsas Gela