Autoestimuan, erabakiak hartzeko moduan, gatazkak konpontzeko eran, elkarrekintzetan edo komunikazioan sakontzea du proiektu honek helburu etorkizun laburrerako prebentzio gisa
Zer lortu nahi dugu?
Nerabezaroan ematen diren arriskuen prebentziorako trebetasun sozialetan oinarritutako programa da honakoa. Proiektuaren bizlanle xede dira Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak; bigarren mailako hartzaileak, berriz, euren gurasoak eta, azkenik, hirugarren mailakoak, komunitatea bera.
Aretxabaletako eta Eskoriatzako lehen hezkuntzako ikastetxeak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatea, haurren gurasoak eta hezkuntza ez formaleko kideak eta udalak dira programa honetan inplikatuta dauden eragileak. Guztiek helburu bera partekatzen dute: haurtzaro eta nerabezaro osasuntsu baten alde lan egitea, hain zuzen ere.
Nola lortuko dugu?
Programa honek 2 proiektu izango ditu:
- Gizarte trebetasunen eskola: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrei eta euren gurasoei zuzendutakoa. Autoestimua, komunikazioa, erabakiak hartzea, gatazken kudeaketa eta elkarrekintza izango dira landuko diren gaiak.
- Komunitateari zuzendutako ekintzak. 2022ari begira 2 ekintza mota gauzatuko dira:
- Adituez eta herritarrez osatutako gai desberdinetako hitzaldiak.
- Haurrei zuzendutako kirol ekintzak, non gurasoak eta gazteek ere parte hartuko duten.
Zer ekar diezaguke?
Ongizatean eta haurtzaro/nerabezaroan kokatzen da programa hau. Dagoeneko nerabeekin martxan dauden beste programa batzuen aurrekaria da eta nerabezaroan antzeman diren hutsune batzuei erantzun nahian dator. Autoestimuan, erabakiak hartzeko moduan, gatazkak konpontzeko eran, elkarrekintzetan edo komunikazioan sakontzea du proiektu honek helburu etorkizun laburrerako prebentzio gisa.
Honen guztiaren oinarrian eragile asko daude inplikatuta: ikastetxeak, dinamizatzaileak, gurasoak eta udalak nagusiki.
Horiek guztiek elkarlanean emango diote sostengua proiektuari, izan ere, udalek bakarrik ezingo lukete aurrera eraman. Horien funtzio nagusiak izango dira proiektuari jarraipena egitea, ebaluazioa egitea eta hobekuntza proposamenak egitea.
2022
- HUHEZI, S.C.L.
- Aretxabaletako Udala
- Eskoriatzako Udala