Proiektu honekin, egile eskubideen kudeaketan gardentasuna lortu nahi da, sortzaile kulturalei beraien obren erabilpenean kobrantza automatizatua eskainiz.
Zer lortu nahi dugu?
Euskarazko produktu kulturalek zailtasunak dituzte egile eskubideengatiko irabazia identifikatu eta itzulkin bihurtzeko. Proiektu honekin, egile eskubideen kudeaketan gardentasuna lortu nahi da, sortzaile kulturalei beraien obren erabilpenean kobrantza automatizatua eskainiz.
Nola lortuko dugu?
Online zerbitzu bat sortuko dugu, ondorengo pausuak jarraituko dituenak:
- Obra deklarazioa eta moderazioa: webgune kolaboratibo baten bidez egileak edo eskubidearen titularrak bere obra errepertorioa zein den adierazi ahalko du.
- Backofficea: sartutako datuak ordenatu egingo dira.
- Identifikazioa: bat etortzea egingo da plataforman, egile eskubideak pausu gutxitan fakturatu ahal izateko.
Honen ostean, lortutako kopurua egile eta eskubideen titularren artean banatu egin behar da, backofficean obra bakoitzari esleitu zaion ehunekoaren arabera.
Zer ekar diezaguke?
EKKIN Plataformaren bidez euskarazko produkzioa ikusgarriagoa bihurtuko da. Honek dakarren eraldaketa erabatekoa da, Gipuzkoako kultura sektorea punta-puntan jarriz.
Zer lortu dugu?
Egile eskubideak egileek eurek modu erraz eta autonomoan kudeatzeko erremintak garatu dira. Datu base bat lortu da, Gipuzkoako sortzaile eta eskubideen titularrek aberasten jarraituko dutena. Datu base horretan ageri diren obrak identifikagarri bihurtu dira, liburutegi, irrati, telebista zein Internetetarako. EKKI egile eskubideen euskal agentzia izaki, obra horien erabilerengatik ordaindu behar diren zenbatekoak (komunikazio publikoa, sinkronizazioa, moldaketa, mailegua…) modu automatikoan kalkulatu, kobratu eta likidatzeko lanabes informatikoak doitu dira. Honako informazioa ematen du plataformak orain:
- Nori dagokion ordainketa, eta zenbat,
- eta ordainketa hori zein egile eta eskubide titularren artean egin behar den.
Gipuzkoako hainbat sortzaileren lanen “orraztea” eta moderazio lanari esker, orain xehe-xehe ageri dira ekki.eus-en obra bakoitzaren ezaugarriak eta obra hori zenbat eskubide-titularren artean banatzen den (egile, interprete, fonogramaren ekoizle eta, era berean, musika, letra, interpretazio… eskubideak). Gainera, telebista, irrati zein liburutegi publikoekin erdietsitako hitzarmenei esker, obra horren erabilera-txosten automatizatuak atera daitezke. Zerrenda gordinak txosten bihur daitezke eta erabilera bolumen horretatik guztitik autore edo egile eskubideen titular bakoitzari dagozkion erabilerak bereizi ere.
Webgunea: sakatu hemen.
2020
- EKKI - Euskal Kulturgileen Kidegoa