Ekonomia zirkularraren oinarrian daude baliabideak berrerabiltzea, hondakinak prebenitzea eta energia garbi eta berriztagarriak erabiltzea.
Ingurumena
Ekonomia
Iraunkortasuna
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Zer lortu nahi dugu?
Ekonomia zirkularraren oinarrian daude baliabideak berrerabiltzea, hondakinak prebenitzea eta energia garbi eta berriztagarriak erabiltzea. Proiektuak erakutsi nahi du ekonomia horrek linealak baino gizarte garapen handiagoa sortzen duela.
Nola lortuko dugu?
Circular Hubek ekonomia zirkularraren sorkuntza bultzatzeko egiten du lan, instituzio, ekonomiko eta gizarte mailan.
Mikroesperientziak abian jarrita:
- Eredu zirkularreko negozioen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa frogatuta, ekintzaileek edo enpresek negozio errentagarrietan esperimenta dezaten, esaterako, perretxikoak landatzea kafe hondarretan, lihoa lantzea, elikagaien xahuketa...
Heziketa bultzatuta:
- Txikienak ekonomia zirkularren balioetan hezi, ipuin eta jokuen bitartez.
- Beste guztiontzat Ikastaroak, ekitaldiak eta tailerrak antolatuta.
Komunikazioa sustatuta:
- Ekonomia zirkularra jakinarazita, ezagutzen ez dituzten zirkulu profesionaletan ezagunagoa izan dadila.
- Herritarrek galdu dituzten praktika zirkularrak berreskura ditzatela.
Enpreseei lagunduta:
- Enpresek bere onuran erabil litzaketen aukera zirkularrak identifikatzen, aldatzen eta prozesuan eredu eraginkorragoa lor dezaten.
Zer ekar diezaguke?
Proiektuaren ardatza jasangarritasuna eta produktuen balio bizitza zabaltzea da, horien bitartez honako hauek lortzeko:
- Tokiko balio erantsia izango duten negozioak garatzea.
- Lurralde berritzaile,lehiakor eta jasangarriago baten aldeko apustua egitea.
- Lurraldearen eta enpresen eraginkortasuna areagotzea.
- Ekintzaileei, enpresei, unibertsitateko ikasleei eta eskola umeei ekonomia zirkularraren inguruko prestakuntza eta heziketa eskaintzea.
Deialdia
2016
Parte-hartzaileak
- Impact Hub Donostia-San Sebastián, S.COOP.
- Haiku C.B.
- Prosalus ONGD
- Emaus Gizarte Fundazioa
- Ecocir
- Fagor Automation Motorlan