Euskal Booktube plataformak Gipuzkoako gazteen parte-hartzea sustatu nahi du, eta ezinbestean protagonismoa eman.
Teknologia
Euskara
Kultura
Gazteria
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Zer lortu nahi dugu?
Euskal Booktube plataformak Gipuzkoako gazteen parte-hartzea sustatu nahi du, eta ezinbestean protagonismoa eman. Proiektu honetan gazteen parte-hartzea bilatu eta sustatzen da. Zehazki, gazte sortzaile eta ekintzaile horiek egitasmo honen erdigunean jarri nahi ditu, haiek baino hobeto inork ez baitu asmatuko gazteen artean irakurzaletasuna sustatzen.
Nola lortuko dugu?
Proiektuak lau ildo nagusi ditu:
- Booktuberboom lehiaketa.
- Booktuber kedada liburutegietan, ikastetxeekin lotuta.
- Blog bat plataforma gisara.
- Youtube kanala.
Zer ekar diezaguke?
Proiektuak herrialdearen eraldaketa sozial eta ekonomikoan eragin handia izan dezake, alderdi hauei erreparatuta:
- Gipuzkoako gazteak herrialdearen eraldaketaren eragile bihurtzen dituelako.
- Gipuzkoako gazteak jartzen dituelako egitasmoaren erdigunean.
- Herrialdearen interes orokorrekoa den egitasmoa delako.
- Diziplinartekotasuna sustatu kulturaren esparruan, eta zehazki, haur eta gazte literaturaren esparruan, adierazpen berritzaileak sortuz eta horiek bistaratuz.
- Euskararen erabilera sustatzen duelako.
- Gazteen irakurtzeko zaletasuna eta sormena bultzatzea delako egitasmoaren xede nagusia.
Deialdia
2019
Parte-hartzaileak
- Galtzagorri Elkartea