Atzealdea Bizilagun Sarea

Bizilagun sarea esperimentazio-proiektu bat da, herritarren eta bizilagunen arteko elkartasun-sareak sortzeko.

Kohesio Soziala
Gizarte Berrikuntza
Elkartasuna
Proiektu Esperimentalak
Amaituta
Bizilagun Sarea proiektua, apartamentuak

Zergatik egiten dugu?

Gipuzkoa solidarioa da. Hamaika aldiz erakutsi du hori. Auzolanak sustrai sakonak ditu oraindik ere Gipuzkoako gizartean. Hala eta guztiz ere, populazioaren zahartzearen, krisi ekonomikoaren, ongizate estatuak jasaten duen presioaren eta boluntarioen profil aldaketen ondorioz (denbora librea, prestakuntza, boluntario erakundeekin duten lotura… ), aldatzen ari da jarduera solidario edo boluntarioaren papera ere.

 

Zer lortu nahi dugu?

Bizilagun Sarea herritarren eta bizilagunen artean elkartasun sareak sortzeko esperimentazio-proiektu bat da; inguruko adinekoen nahiz adineko ez direnen ahultasun eta zaurgarritasun egoerak detektatzen laguntzeko eta behar gehiena dutenei laguntzeko elkartasun sareak.

 

Nola lortuko dugu?

Gipuzkoan, gizarte zerbitzuak beti egon izan dira lotuta irabazi asmorik gabeko erakundeekin eta boluntariotzarekin. Sektore publikoaren eta hirugarren sektorearen arteko lankidetza estua da gizarte zerbitzuen eredu gipuzkoarraren ezaugarria.

 

Zer ekar diezaguke?

Eredu horren iraunkortasuna bermatzeko eta boluntario gehiagorengana zabaltzeko, bost esperientzia pilotu jarri dira martxan lurraldeko lau eskualdetan, hurbileko solidaritate eta boluntariotza formula berriak sustatzeko asmoz: adinekoak, bazterketa arriskuan dauden pertsonak, landa eremuan bizi direnak...

Deialdia

2017

Parte-hartzaileak
  • Deustuko Unibertsitatea
  • SIIS Eguía-Careaga Fundazioa.

 

Lotutako edukia

Lotutako bideoak

Bizilagun sarea: Joan Subirats & Fernando Fantova
Bizilagun sarea: Markel Olano
Bizilagun Sarea: Mabel Segú & Imanol Ilárraz
Bizilagun Sarea: Auzolan esperientziak / Experiencias comunitarias
Bizilagun sarea: Radars proiektua
Bizilagun sarea: Izeba proiektua
Bizilagun Sarea: Rossinyol proiektua
Felix Arrieta - Deusto
Joseba Zalakain - SIIS

Ikusi bideo gehiago